Guillermo Camus Jara preso maputxearen egoera geroz eta okerragoa da. Azken berrien arabera, atzo ospitaleratu zuten, 102 eguneko gose greba eta gero; egarri greba ere hasia zuen. Gabi Basañezek maputxeen egoera gogorra kontatu digu. Zati bat Argentinaren menpe dago eta bestea Txileren menpe. Gabik azaldutako moduan, borroka luzeko herria da […]
Hilabetea: maiatza 2024
Aizu aldizkariaren maiatzeko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Olatz Arrizabalaga pilotariarekin hitz egin dute, besteak beste, pelotaz eta emakumeen pelotak duen egoeraz. Gainera, Julen Axpe umoregilea ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Donejakue bidea egiten duten erromes asko eta asko Orregan gelditzen dira eta Marisol Goikoa […]
Kim Gordon musikaria izango da gure lehenengo gonbidatua. Duela gutxi 70 urte bete dituen arren, sasoi betean dago. The Collective izeneko disko berriarekin dator, soinu industrial eta ilunez betea. Bere bakarkako bigarren diskoa da Sonic Youth talde gogoangarrian ibilitako musikariak kaleratu duena. Rudiger izenaren atzean Felix Buff daukagu, Willis Drummond […]
Sarean Zehar programa honetan batez ere Google IO dugu hizpide, adimen artifizialaren ezaugarri ugarirekin aste teknologikoan protagonista izan dena. Horrekin batera, GPTren bertsio berriaz ere hitz egiten dugu, 4o. Adimen artifizialei buruz ari garela, konturatzen gara oraindik ez digutela eskaini nahi duguna. IAz gain, Europar Batasunak Meta enpresari egindako ikerketaz […]
“Itsasondoko herriaren arrangurak, hari ostutako irakurketak eta hil berri den idazlearen lan euskaratuak. Horrekin batera, gure teleberri literarioa eta zenbait txutxu-mutxu. Hartu liburuak, igo txalupara eta gurekin arraun egin! Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!”. https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240520_liburuenerrepublikatxikia_13.mp3 Deskargatu hamen.
Abeslari eta musikari ugari arte eskoletatik sortuak izanik, ez da harritzekoa ehunka kantutan margolariak eta margoak inspirazio iturriak izatea. Hori dela eta, gaur, hainbeste adibide distiratsu aukeratu ditugu, garai ugaritako margolariak islatzen dituztenak. https://www.bilbohiria.com/docs2/2024/soinugela/240513_soinugela_theme_time_margolariak.mp3 Deskargatu hemen. Vincent (Don McLean, 1971) Zumeta (Mikel Telleria, 2022) When I Paint My Masterpiece […]
Maialen Ibarra artista basauritarrak “Nire egia zure ezpainetan” bere lehen EPa kaleratu berri du. Sei abestiz osaturiko lana izan da eta bere hitzetan, abesti guztiek dute oinarri komun bat: nagusi izateko prozesua. Maialen Ibarra gurean izan da eta berarekin aritu gara abestiez, egindako bideaz eta aurrerantzean emango dituen kontzertuez. […]
Asteazkenean hasi eta igandean amaituko dira Zaharrean Berri jaiak eta Zaharrean Berri Jai Batzordeak Bilboko Alde Zaharreko jaietako egitaraua osatu du. Iñigo Etxarri Jai Batzordeko kideak azaldu digunez, jaiak antolatzeko adin guztiak izaten dituzte kontuan. Asteazkenean izango da txupina eta XXXXk botako du, egun berean “Zaharrean Berri 2024” saria ere emango […]
Ilargik kriston nahaste-borrastea ekarri du irratira. Eguzki sistema ari dira ikasten eta oso zaila egiten ari zaio planeten ordena ikastea, baina amamak beti dauka irtenbideren bat, ezetz asmatu zelan lagundu dion? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240518_gaurezdagoekolarik_planetak.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol Eskirol saioan Dragon Boat munduan murgildu gara, Getxoko Dragon Boat taldearen bidez. Pala eta pala, minbiziari aurre egiteko bidean; beti aurrera! Natalia Varela Azpitarte izan da gonbidatu, eta zabaldu dizkigu minbiziaren ajean kirolak duen laguntza; buru-giharren indargune. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, Bittor Beaskoetxearen kronika, berba… On egin! […]
