Potto saioaren beste kolpe bat dugu airean: Errigoitin, martxoaren 2an izandako bertso-bazkariaren ale preziatuak entzungai. Nerea Ibarzabal eta Igor Elortza izan ziren kantuan bazkalostean eta DELOREAN Bonus Track atalean 1990. urtea bisitatu dugu, uztailaren 1ean, Muxikan… Iñigo Olabarri eta, beste ahots baten, berriz ere Igor Elortza On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240514_potto_errigoiti.mp3 Deskargatu […]

Bizipoza elkartearekin batera, larunbat goizean zuzeneko saioa egin dugu. Goiz-pasa ederrea pasa dugu eta Bizipoza elkartearen barruan dauden elkarte eta eragileak ezagutu ditugu. Musika zuzenean ere izan dugu; Haizea Larrosak, Gaualdiko Hasperena taldeak eta Erlantzek abesti bana jo dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240513_bizipoza_saioa.mp3 Deskargatu hemen. Eingo taldeko Aimar, Erlantz eta Amets izan […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, bideoklipak; erreportaje serie bateko bigarren atala eta oraingo honetan artisten ikuspuntua bildu dute. Bestalde, Net Hurbil atalean, Gazan eraildako kazetariak aipagai dira, izan ere, bi egunean behin Israelek kazetari bat erailtzen du eta guztira, gutxienez, 142 kazetari dira dagoeneko. Bukatzeko, hizkuntza gutxituen […]

Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. […]

Ezer gutxi aurkitu daiteke interneten Aiert Alberdiren inguruan. Saio honetan June Fernandez Kazetariak Bira kulturgunean berarekin izan zuen solasaldia entzuteko aukera dugu. Aier Alberdi Oñatiko musikaria da. Sorkuntzaz, disidentziaz, estetikaz, politikaz, belaunaldiez berba egiteko aukera izan dugu. Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez […]

Gaixotasun konplexua da 1 motako diabetesa, bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, gainera, gene asko partaide dira haren sorreran eta garapenean. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Biologian lizentziatua eta doktoreduna da Izortze Santin, eta gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du, UPV/EHUko Biokimika […]

Urteroko zita du Deustuk AFERAK bertso-dinamikarekin, Elorri bertso-eskolak antolatutako dinamika da eta bihar emango diote hasiera. Maite Sarasola bertsolari eta bertso-eskolako irakasleak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aurten berrikuntza batekin dator dinamika, izan ere, lehiaketa moduan egingo duten lehen aldia da eta finalean saio bakoitzeko onenek abestuko dute. Maitek azaldu digu […]

Udako Euskal Unibertsitateak Txiotesia lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du, eta gaur jokatuko da. Zuriñe Etxanobe lehiaketako koordinatzailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkiko xehetasun guztiak. Bere hitzetan, ikertzaile euskaldun gazteei ikusgarritasuna eman eta euskarazko ikerketa sustatzeko balio du. Lehiaketa X/Twitter edo Mastondon sare sozialetatik egin daiteke, eta […]

Gurasotasunean aholkularia da Nahia Alkorta, eta amatasun feministei buruz hausnartzeko podcast baten sortzailea, Ama(T)Asunak. Alabaina, bere lehenengo erditzean bizi izan zuen indarkeria obstetrikoa salatzeko eman duen borroka judizialaren ondorioz izan da albiste azken urteotan. Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Alkorta ez babestu izanagatik. Mi parto robado saiakera autobiografikoan […]