ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Georges Abdallak libanoarra. Europan espetxean urte gehien daramatzan pertsona: aurten 40 urte beteko ditu. Bestalde, erreportajea ikastetxeetako patio eta azpiegituren eraldaketeei buruz. Bukatzeko, Leire Vargasek Eztizen Artola elkarrizketatu du.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241017_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo izan dira. Edizio erabat berritua dakarte, euskal kulturaren dibulgazioko “klasiko garaikide bat” bilakatua da jada liburua. Euskaldunontzat, alde batetik, guk geuk gure hizkuntzaz gain, euskaldunon tradizozko […]

Duela astebete argitaratu zuen Uxue Alberdi idazleak “Hetero” liburua. Bere hitzetan, liburuan zortzi ipuin aurkituko ditugu eta denek izango dituzte euren protagonista propioak. Gainera, formatua ere ipuin guztietan ezberdina da. Uxue Alberdik kontatu digu bizipen pertsonaletan oinarritutako ipuinak sortu dituela eta ipuinak sortuz ahala erabaki duela denak batera liburu batean […]

Aizu aldizkariaren iraileko alea dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Itziar Ituño izan dute protagonista, besteak beste, euskaraz, ospeaz eta ospetsu izateaz aritu dira. Gainera, Amaia Ruiz ere elkarrizketatu dute formatu laburragoan. Bukatzeko, “Haur Eskolak Iruñean: hasierarako itzulera etsigarria?” izenburupean erroportajea ondu dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241014_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Oporretatik bueltan, prest dugu KIROL ESKIROL saikoaren lehenbiziko bala. Ur azpiko Hockey kirola aztertu dugu Gasteizko NEREIDA taldeko partaide den Pedro Argoterekin; apnea, kloroa, kirtendun makila eta… gol egitea helburu. Jon Lopezek Leioako Waterpolo taldearen 25. urteurrenaren harira HIRUKA aldizkarian egindako zutabea oparitu digu Prosa eta musika uztartuta, Maite Sarasolaren […]

Udan Euskal Herrietako auzo-hiri-herri gehienetan izan ditugu bertsolariak kantuan eta, 24-25 ikastureko aurreneko balan, Plentziako jaietara joan gara. Kostako kresal haizearekin bat, Antolin jaietako IX. bertso-jaialdian izandako ariketak entzungai. Beñat Gaztelumendi Julio Soto Onintza Enbeita Aroa Arrizubieta on egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241008_potto_antolin_plentzia.mp3 Deskargatu hemen.

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean Guggenheim Urdaibai Stop. Izan ere, urriaren 19an manifestazio nazionala deitu du herri-ekimenak Gernikan, eta astekarian egoerari buruzko erreportaje bat ondu dute. Bestalde, Iruñeako Gaztelu plazan dagoen Laba espazioak bi urte eta erdi bete ditu eta erreportajea egin dute proiektuaren nondik norakoak ezagutarazteko. […]

NAIZ irratiko “Reggae Fever” saioak hamabost urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko kontzertu eta binilo saioak antolatu dituzte larunbatean. Eneko Alkorta saioko gidaria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu saioaren eta larunbateko egitarauaren nondik norakoak. Harrotasuna da atzera begira jarrita sentitzen duena eta lan bat ondo egin […]