Aurreko zenbait saiotan Monday Potions taldearen musika ekarri dugu, egingo duten disko berriaren aurrerapen abestiak hain zuzen. Asko gustatzen zaizkigun giro retroak lortu dituzte. Datorren diskoaren zain gaude, bertan bilduko dituzten harribitxiak entzuteko irrikitan. Taja Cheek, profesionalki L’Rain izenez ezaguna da. Estatubatuar honen musika, esperimentazioan murgiltzen da. L’Rain-ek genero ugari […]

Bermeotik datorren banda batek irekiko du gaurko saioa. Euren izena Etxekalte eta kaleratu berri dute Inertziak estali EPa, bi abestiz osatua. Badirudi 2025erako bigarren disko luzea kaleratzeko asmotan daudela. Indartsu datoz, rock sendo eta temati batez zipriztindutako abestiekin. Maskak taldea izango da gaurko bigarren gonbidatua. Itsasu eta Bidarraiko lau gaztek […]

Bihar, ostirala, Hika Ateneon aurkeztuko du bere azken lana “Ganbarako doinuak” Aitor Huergo musikariak. Gurean izan da diskoa osatzeko prozesuaz, biharko kontzertuaz eta, oro har, musikaz. Bere hitzetan, lagun artean osatutako proiektua da nahiz eta bere izenean dagoen sinatuta. Bestalde, bizipenetatik sortutako abestiak direla kontatu digu; guztira, 10 abesti osatu […]

Monday Potions izeneko proiektu berria aurkezten genuen aurreko saioan. Ekaitz Hernandez (Split77 eta Sonic Trash) eta Eneko Peña musikariek euren indarrak bildu eta talentu handiz egindako pop retroa eta sofistikatua eskaintzen dute euren abestietan. Aurki kaleratuko dute euren lehenengo grabazio luzea, New Age Hokum izenarekin eta horren aurrerapena entzungo dugu. […]

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan da Mikel Inunziaga INUN artista eta ondoren, mahaiaren bueltan batu zaigu. Kafe Antzokian estreinatu ditu kanta batzuk eta kontatu digu laster izango dela haiek entzuteko aukera. Hala ere, disko-gira-disko… dinamikatik atera dela aitortu digu eta azpimarratu musika kaleratzen duela sortu eta gero, gorputzak eskatzen […]

Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. […]