Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]

Gaurkoa zuzeneko kontzertuak izan ditu izpide Nahia Novok. Gertutik hasi du bidaia, zuzenekoen errepasoa  Bilbotik abiatu du, Sei siga taldearen zuzenekoa aipatuz. Mapan hurruntzen joan gara eta hainbat talde eta kontzerturen nondik norakoak errepasatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241022_NorbaitHildaHemen02.mp3 Deskargatu hemen.

Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak […]

Gure lorategi imajinarioa abestiz bete dugu aste honetan ere. @ugalddd|ek asteon guretzat aspaldiko abestiak direnak ekarri dizkigu. Abestiak komentatu ditugu, gure bizipenak eta anekdotak elkarbanatu eta, nola ez, txutxumutxu batuk ere kontatu ditugu. Ikastola garaira, etxera eta haurtzarora eraman gaituzte abestiok eta guk behintzat gozatu egin dugu, orain zuen txanda! […]

La Furiak bere azken lan luzea aurkeztu du gaur La Sinsorga Kulturgunean, eta gurean ere izan da diskoa aurkezten. Nerea Lorón, La Furia, ez da bakarrik etorri, berarekin etorri da Aiert, diskoan egin duen kolaborazioetako bat. La Furiak argi adierazi du oso pozik dagoela egindako lanarekin, diskoak doinu dantzagarriak ere […]

Txopet talde bilbotarrak haien bigarren lana aurkeztu dute irratian: Ostabe zuloan. Andoni Barinaga-Rementeria izan dugu gurean eta berak kontatu digu lau abestiak kontzeptu beraren gainean sortu dituztela. Gainera, abesti bakoitza bideoklip batekin kaleratu dute eta Andoniren hitzetan, bideoklipak abestia osatu egin du. Orain, abestiak zuzenekora eramateko gogoa dutela argi adierazi […]

Kolaborazioak ekarri ditugu asteon, eta @Ugalddd|erekin komentatu ditugu. Euskal artisten arteko kolaborazioak, nazioarteko artisten eta euskal artisten kolaborazioak eta… mamarratxeo apur bat ere bai. Etxean goxo-goxo, juergan lagunekin edota karaokean abesteko kantak ekarri ditugu asteon; gure lorategia lorez, abestiz, betetzen jarraitu dugu.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241107_%20ugalde_03.mp3 Deskargatu hemen.

Norbait hil da hemen, Feline taldearen kantu bat izateaz gain, Bilbo Hiria irratiko saio berri baten izena dugu. Nahia Novo DJ-ak Feline taldearen kantua hartu du sintonia gisa. Astero hitzordua izango dugu berarekin batera, eta ordubetez bidaia musikal bat proposatuko digu. Lehenengo saio honetan azken boladan entzundako kantuak ekarri dizkigu […]