“Hau errepikaezina izan da”. Horrela deitzen da Skabidearen azken lana eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Antonio Iriarte taldeko bateria-jolea da eta berarekin aritu gara diskoaz eta kontzertuaz berbetan. Diskoak 17 abesti ditu eta guztiak joko dituzte kontzertuak; nahiz eta, aurreko diskoetako abestiak ere joko dituzten. Iriarteren hitzetan, azken […]

BIME Pro eta BIME Live, biek beteko dute musikaz Bilbo. BIME Pro barruan dozenaka hitzaldi, tailer eta mahai inguru egingo dituzte euskalduna jauregian, denek musika industria ardatz dutela, eta BIME Live kontzertuek osatuko dute.  Fermin Muguruzaren ibilbidea errepasatzeko mahai ingurua izan zen. Ibilbide luze eta oparoa du Ferminek, Nazioarteko proiekzioa […]

Gaur mundu exotiko – erlijioso – ornitologiko batean murgildu gara, konbinazio arraroetan arraroena, bitxia, berezia zein berebizikoa, Olivier Messiaen konpositorearen eskutik joango gara. Olivier Messiaen (Aviñón, Frantzia, 1908 – Clichy, Frantzia, 1992, 83 urte) XX. mendeko konpositore frantses garrantzitsuenen artean aurkitzen da, oso estilo bereizgarria eta pertsonala garatu zuen eta […]

NAIZ irratiko “Reggae Fever” saioak hamabost urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko kontzertu eta binilo saioak antolatu dituzte larunbatean. Eneko Alkorta saioko gidaria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu saioaren eta larunbateko egitarauaren nondik norakoak. Harrotasuna da atzera begira jarrita sentitzen duena eta lan bat ondo egin […]

Hasteko Monday Potions talde berriaren estreinako diskoatik bi abesti aterako ditugu. Talde honen proposamena oso interesgarria da, pop-rock eta psikodelian hondoratzen dira euren sustraiak, eta abesti bakoitza esperientzia bakana da. Disfrutatu! Neu Troia izeneko proiektuaren sorreran Julen Azkona musikaria iruindarra dago. Bandarekin inguratu da musikaria, atmosfera oniriko batean murgiltzea lortzen […]