Irati Bilbaok bere bigarren lan luzea aurkeztu digu gaur irratian. Bertan, guztira zortzi abesti daude; eta oraingo honetan bere konposaketa batzuk ere sartu ditu. Diskoaren izenburuak “loratu” esan nahi du, eta kontatu digu bigarren diskoa eta gero loratze prozesu batean murgildu zela. Jada diskoa aurkeztu du Barakaldon eta Iurretan; Bilboren […]

Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin, Valentzian geldialdi luzea egin eta beste puntan amaitu dugu, Granadan.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241029_NorbaitHildaHemen03.mp3 Deskargatu hemen.    

La Sinsorga kulturgune feministan aurkeztu du Aiert musikari gazteak bere lehen lan luzea: Somateka. Gurean ere izan da eta lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Guztira diskoak 8 abesti ditu eta guztiak “somateka” kontzeptuaren baitan sortu ditu; Olatz Salvador ere izan du kolaboratzaile. Lehenengo kontzertua Oñatiko, bere herriko, gaztetxean egingo du […]

Abestiak eta abestiak, horiek izaten ditugu guk hizpide. Ugalddd|ek asteon gaur egungo euskal rock abestiak ekarriz dizkigu. Nola ez, #sakonak ere jarri gara abesti batzuekin, baina nagusiki abesti kañeroak komentatu ditugu. Txutxumutxuak kontatu ditugu, gure bizipenez ere aritu gara eta barre egin dugu. Guk behintzat gozatu dugu, orain zuen txanda! […]

Euskadi Brass-ek 10 Urte bete ditu eta diskoa aurkeztuko du Bilbon azaroaren 23an, larunbatean, lan honekin Euskadi Brassek ibilbidearen hamargarren urteurrena ospatuko du. Hitzordua Bilboko kontserbatorioan izango da. Diskoa Soinuaren Bidaia proiektuaren laugarren ekoizpena da, Alberto Urretxo (Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria) buru dela. CDaren errepertorioak Béla Bartók, David Uber […]