Gaurko saioari hasiera emateko Gernikako musikari zailduaren bakarkako lehenengo diskoa ekarri dugu. Gaizka Insunzak, Audience tadeko kideak, disko labur baina intentsua argitaratu du orain dela gutxi. Saio honetan eta datozenetan bertan bildu dituen abestian aletzen joango gara. Segidan Angel Olsen musikari estatubatuarrak All Mirrors izeneko disko kaleratu berria entzuteko parada […]

Atmosfera berezi batekin hasteko Lukas Nelson & Promise Of The Real taldeak ekarriko dizkigu bere abesti guztiz baikorrak, hippy ukitu handi bat dutenak, saioa hasteko hautatu dugun “Turn Off The News” izeneko abestiak bezala: “Itzali berriak eta egin lorategi bat nirekin batera, emaiezu zure seme-alabei zerbait sinesteko, irakatsiezu pertsona onak […]

Hasteko Oihan Oliarj-Ines musikari aloztarraren Oihaneko Zühainetan (2017)  proiektua.  euskal soinu tradizionalak gazteturik dakarzkigu, jazz, rock eta pop doinuez jantzirik, banda sendo batekin. Tradizioarekiko errespetuz, baina baita gaztetasunez ere, maiz akapela kantatuak diren hamabi euskal aire hunkigarri bildu ditu. Diabolo Kiwi taldea Donibane Garazitik datoz Kokinkeriak Fini izeneko diskoarekin. Taldeak […]

Broken Brothers Brass Band 2006an sortutako taldea dugu, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kideren ekimenez. Funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira euren abestiak eta zuzenean talde-inprobisazioari garrantzia ematen diote. Txertaketa izeneko diskoa dakarkigute aurkezpen txartel gisa eta bertatik bi abesti jarri ditugu. Hauen atzean, Thomas Alan Waits, […]

Aurreko saio baten batean komentatzen genuen zein interesgarria iruditzen zitzaigun Cromm Fallon-ek atera duen azken diskoa, Electric Bloom. Rock eta distortsioa. John Murryren ahotsa eta abesteko modua asko gustatzen zaizkigu eta aspaldi entzun gabe geneukala aprobetxatuta The Graceless Age diskotik bi abestitzar jarri ditugu Northern Sky eta “Little Coloured Balloons”. […]

Lehenengo minutuetan Bill Ryder-Jones gonbidatu dugu. Disko gogoangarriak kaleratu baditu ere, non erakutsi baitu bere balioa abesti beteak egiten, ez du ematen publikoaren arreta bereganatu duenik. Orain Yawn izeneko disko luzearekin dator berriro, eta bertan bereak egin dituen ezaugarriak agertzen ditu, hala nola ahotsaren lana. Sleaford Mods izeneko bikoteak miraria […]