Denbora. Zezenak. Zenbakiak. Zonbiak. Mila Jovovic. Mojeak. Isabelle Adjani. Banpiroak. Luc Besson. Lurrikara afinatzaileak. Lurrinak. Hippiak. Pensilvania, Transilvania eta Castlevania. San Francisco eta Calatrava. Ez hanka ez buru, musika-saioa ez den honetan.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/160503eremuz_betelamna_hiru.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Aste honetako Argia astekarian aurkituko ditugun hiru gai ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Lehenengo azalari erreparatu diogu; Maiatzak 15 mugimendua ekarri dute gogora. Madrilgo Sol plaza bete zuen maiatzaren 15eko mugimenduak bost urte bete ditu. M-15 mugimenduaren errepasoa egin dute. Bestetik Mirentxin gidariak elkartasun ekimenaren inguruko erreportajea egin dute. 1999ko […]

Urte sasoi batzuetan —urte berriarekin batera edo laster uda datorrela eta—, ohikoa izaten da nork bere buruari hobeto egoteko eta sentitzeko proposamenak egitea. Zerrenda horretan argaltzearena maizenik agertzen direnetako bat da, noski. Jon Irazusta fisiologoarekin izan dugun elkarrizketa honetan ariketa fisikoak gure osasunean daukan eragin zuzena aztertuko dugu eta, horrezaz […]

Entzun gura dituzu Mursego, Zaloa Urain(Kokein) eta Miren Narbaiza(Napoka Iria) Anariren “Habiak” jotzen? Hori eta… Petti Vs Gu Ta Gutarrak, Berri Txarrak Vs Mikel Laboa, Txuma Murugarren Vs Lou Reed, Atom Rhumba, Delirium Tremens….Biniloan, BAP!! pintxatuko dugu! Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160512artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan Rafa Ruedak Kometa taldearen musika ekarri digu saioara. Bigarren lana argitaratu berri du taldeak ‘Grabitatea’ deiturikoa. Vianan kokatzen da taldea eta esku artean bigarren lana dute, Darklands diskoetxearen izenean argitaratutakoa. Zuzenean aritutakoak dira jaialdi handietan, aurreko urtean Bime jaialdian izan ziren eta udan Mundakako festibalean arituko dira. Hamar kantu […]

Deustualdeko Prest aldizkariaren zenbaki berriaren berri eman digu Lur Malleak. Azalean Olatz Iglesias Mujika da protagonista. Txikitatik sakabanaketa pairatu duen Olatz Iglesias Mujika Deustuarrak euskal presoei urtetan ezarritako dispertsio politikak senide eta lagunei eragindako ondoriootaz hitz egin dio Prest aldizkariari. Bestetik Bilboko aberastasun kulturalaren berri eman dute erreportajearen tartean, Maria Ruiz […]

Hainbat kolektibok bultzaturik eta babesturik, maiatzaren 20, 21 eta 22an Txirrinka izeneko ekimena izango da. Asteburu horretan Arabatik, Bizkaitik, Lapurditik eta Nafarroa Garaitik lau txirrindulari tropel handi aterako dira eta denak Bergaran bildu, bertan baita AHT delakoaren lotunea. Bertara bilduko diren herritar guztiek lurrari kalte egiten dioten egitasmo erraldoi guztien […]

Gernikako bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin apurretako bat izan zen eta urte luzetan arma lantegi moduan erabili zen. Gero, krisiak jo zuenean, ordea, itxi egin zuten eta hutsik gelditu zen. Duela hamabi bat urte herriko gazte batzuek bertan behera lagatako lantegia okupatu eta herri mugimenduaren laguntzaz eta autoeraketaren bidetik […]