Euskal Herriak une politiko berezia bizi du: Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta EAEan autogobernua sakontzeko aukerak zabaldu dira, eta horrek burujabetzaren inguruko eztabaida berritu du. Testuinguru horretan jaio da Gure Eskuren Herritu dinamika, herritarren ekintzan oinarritutako proposamena, euskal komunitatea indartu eta herritartasuna modu ikusgarrian adierazteko. Txartel, pegatina edo pin baten […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bukaerara heltzen ari da. Finalaren aurretik, azken-aurreko saioa izan zen Bermeon, eta, era berean, finalaurrekoen bigarren bueltako lehendabizikoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Aitor Bizkarra izan da garaile 664 punturekin; eta, bigarren, Aitor Etxebarriazarraga 641.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Onintza Enbeita, Aissa […]

Ekosistemen eraldaketa antropogenikoaren arazo zabalaren barruan kokatzen da azken urteotan. Mendeetan zehar, jatorrizko basoak larreek ordezkatu dituzte eta, azkenaldion, urbanizatutako guneek eta landaketa exotikoek, biodibertsitatearen murrizketa nabarmena eraginez. Egurra azkar lortzeko Euskal Herrian zabaldutako pinu eta eukalipto landaketek eragin handia izan dute faunan eta gainerako landaredian, aniztasuna murriztuz. Jatorrizko basoarekin […]

Balendin Enbeita bertsolaria gaur bezalako egun batez hil zen 1986an, 80 ute zituela. Muxikan sortua, bertso eskolen aitzindaria izan zen Kepa Enbeita Urretxindorraren semea. Bertsolari moduan hiru aldiz jantzi zuen Bizkaiko txapela, gerra aurretik eta ondoren. Bi liburu utzi zizkigun: Bizitzaren joanean eta Nere apurra. Bere seme Jonen eskutik, Balendinen […]

Gaurkoan Josu Larrinagak adimen artifizialaren gaia ekarri digu. Konputazio ahalmen handia eskatzen dute AEBetan sortutako adimen artifizialeko modeloek ChatGPT eta enparauek, baita datacenter edo datuen gordeleku erraldoiak ere, eta bi prozesuek, arrazoibideak zein datuak gordetzeak, energia asko kontsumitzen dute. Sortu dira Txinan beste eredu batzuk, efizienteagoak-edo, askoz kilowatt gutxiago kontsumitzen […]

Diska berria argitaratu zuen Delirium Tremens taldeak iazko azaroan, eta iragarpen horrekin iritsi zen hurrengoa ere: azaroaren 29an eszenatokiei agur esango die Santana 27 aretoan. 2021. urtean itzuli ziren, eta ziklo honi amaiera emateko ordua dela erabaki dute orain. Andoni Basterretxearekin, taldeko abeslariarekin, aritu gara solasean eta argi adierazi du […]

Mirotzak hegan etorri dira autobus batean Gasteiztik Bilbora. Hirukote jator honekin batera saio benetan dinamikoa irten da eta oso ondo pasa dugu irratian. Gizon bizardun bat ardatz bezala agertu eta bere bueltan ibili gara ordutxo honetan. Babesari buruz aritu gara, zirkuito eta lagunen garrantziaz, eta talde baten hasiera bizitzeaz, beste […]

Gaurko irrati saioa Jeff Tweedy-rekin abiatuko dugu. Chicago hiriko musikari ezaguna dugu Tweedy, Wilco taldeko arima, eta bere bakarkako disko berrian, Twilight Override, introspekziorako eta soinu bilaketa pertsonalerako leku berezia topatu du; folk eta rock alternatiboaren barrenean bidaiatuko dugu, bere ahots eta melodia bereziekin. Jarraian, Marta and Tricky bikotearen Out […]

Gaur, Xabin Fernandez sortzailea izan da gurean. Zaku berekoak lanaz hitz egiteko.Bakardadea, oroimenak eta gizakiaren barneko haustura uztartzen dituen bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa elkartzen dira. Proiektuak Lautan Hiru laguntza jaso du aurten, eta 2026ko otsailean VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Gizon baten delirio poetiko baten bidez, ikusleek […]