Historia eta fikzioa nahasten dituen eleberri baten atzean sartu gara gaurkoan. Aizkorak eta gutunak da Edorta Jimenez idazlearen azken lana — benetako gertakari batean oinarrituta dago: 1829an, Bilboko plazan garrotean hildako emakume bermeotar baten kasua. Emakumea eta euskaldun hutsa zen, eta bere istorioak erabat jota utzi omen du idazlea bera. […]
Hilabetea: azaroa 2025
Inguma datu-basearen 25. urteurrena. Inguma, UEUk ,Udako Euskal Unibertsitateak, sortutako proiektua da, eta azken mende laurdenean euskarazko komunitate zientifiko eta intelektualaren memoria kolektiboa bildu du. 1968tik gaur arte, unibertsitate-mailako milaka lan bildu ditu: norenak diren, noiz eta zer arlotan egin diren… euskarazko ekoizpen akademikoaren mapa osatuta. Helburua argia izan da […]
Bilboko udal gobernuak 2026rako 751 milioi euroko aurrekontu-proiektua aurkeztu du, aurrekoaren aldean %4,5eko igoerarekin. Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, aurrekontuak “iraunkorrak” eta “herritarren beharrekiko koherenteak” dira, eta bost lehentasun nagusi dituzte: segurtasuna, etxebizitza, hirigintza-hobekuntzak, zerbitzu publikoen kalitatea eta enplegua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251103_aurrekontuakBilbo.mp3 Deskargatu hemen.
Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Galdera hauek irakur daitezke Axut eta Artedramaren azken lanaren laburpenean. Luhson estreinatu ondoren, aste honetan […]
