Nekktar taldea batu da gurera. Durangaldetik (Elorrio, Berriz eta Durangotik, hain zuzen ere) datorren hirukotea dugu. Alaia, Nerea eta Ibon etorri dira kanta zerrenda luze bat osatuz. Haien lehenengo lana (Hordago Larrei diskoa) kaleratu berri dute eta zerrenda honetan erreferente zein bukle bezala izan dituztenak nahastu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250327_norbait_huil_da_hemen_16.mp3 Deskargatu hemen.

Kathryn Mohr-en azkeneko diskoa Islandiako kostalde urrun bateko biltegi abandonatu batean grabatutako disko bat da, horrek jada testuinguru erakargarria da ni bezalako frikientzat. 90eko hamarkadako homerecording joera erakusten du, estudio txiki eta pertsonaletan musika grabatzeko joera, alegia. Mohr-en musikan giza-zarata entzuten da, bizitzaren pausu ozena. Testura lakarretan barneratuko zarete disko […]

Eneritz Furya kantaria izango dugu bidelagun gaurko piperpolisen, hirugarren lan luzea argitaratu zuen 2024ean HHH deiturikoa eta bihar Bilbon aurkeztuko du. Diskoa “Hitzen uztera” kantuak zabaltzen du. Etsipenaren eta onarpenaren inguruan hitz egiten digu kantuan. kontrolik gabeko egoera bat irudikatzen du, non pertsona batek bere barruko borrokak eta zauri emozionalak […]

Gaurko saioa musika esperimentalarekin hasiko dugu bi proiektu interesgarrirekin. Lehenengoa da Body Meat. Kaleratu duten azken diskoak Starchris (2024, Partisan) du izena. Chris Taylor ekoizle iparramerikarraren disko honetan bat-bateko norabide aldaketak eta informazio gurutzaketak nabarmentzen dira. Horren adibide nahiko nabaria dira gaur entzungo ditugun bi abestiak. Agian hasierako minutuetan, Kim […]

GUUKek eta Dantz-ek, Retina Bizkaia Begisare elkartearekin batera, “DJ tailerra” antolatu dute Bilbon, musika elektronikoaren onurak ikusmen- urritasuna edo urritasuna duten pertsonei hurbiltzeko. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, musikak minaren eta antsietatearen pertzepzioa murrizten laguntzen du, memoria, koordinazioa eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen du, emozioak eta sentimenduak adierazteko balio du, autoestimua indartzen […]

Mikel Telleriak ‘Oroit Lou Reed’ bere estudioko laugarren diskoa aurkeztu du  Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. New Yorkeko kantariari eskainitako omenezko lana da, rockaren historian aparteko eragina izan duen musikariari eginiko omenaldia, eta Mikelentzat musika erreferente garrantzitsua izan dena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250318_mikel_telleria_lou_reed_oroituz.mp3 Deskargatu hemen.

B.O.T.H 2020ko pandemian sortutako hardcore punk melodikoa jorratzen duen taldea da. Garazi , Iñigo , Imanol eta Beñatek osatzen dute taldea. Bi disko argitaratu dituzte, azkena ihesean deiturikoa. Estudiora hurbildu zaizkigu eta diskoaren nondik norakoak ekarri dizkigute. Sormen posezuaz eta taldearen ibilbideaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250318_piper_BOTH.mp3 Deskargatu hemen.

Talde berria ezagutzeko aukera dugu gaur. Besarka taldea (hirukotea) 2023ko bukaeran Irunen sortutako proiektua da. 2025eko otsailean argitaratuko du hiru abestiko EP bat: Beharrezkoa deiturikoa. Gaur Bira kulturgunean arituko dira. Ostegun arratsalde baterako plan ederra. Patxuko Nice desagertu ondoren, hura osatu zuten hiru musikarik ekin zioten musika ibilbide berriari, Besarkari, […]

Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McONak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako taldea da. . Josebak aspalditik landuta zeuzkan zenbait ideiari forma ematen laguntzeko eskatu zion Ibani eta honek abestiak ekoizteaz gain, taldeko gitarrajole izateko ardura hartu zuen. Ondoren osotu zen formazioa Maren (Bateria), Sergio (teklatuak) eta Xabirekin (baxua). Kantu pare bat […]

Aimarz musikaria gaur Kafe Antzokian izango da zuzenean Bengorekin batera. Aimar Zuriarrain, Zumarragako kantariak arrakasta lortu zuen Tik Token. Ordutik musikan buru belarri dabil. Entzun dezatela abestia birala bihurtu da TikTok bezalako plataformetan; izan ere, euskaraz hitz egiten ez duten erabiltzaileek bideoak igo dituzte hizkuntza ikasteko nahia adierazteko, musikaren inpaktu […]