Izaki Gardenak taldea berriz ekin diote bideari, atsedenaldi luxe baten ondoren, zeinean proiektu pertsonalak garatu dituzten, Orube izeneko diskoa kaleratu dute. Diskoan taldeak beti erakutsi duen pultsua aurkituko duzue, abesti biribilak eta basamortu bateko giro erregarriak, ernegarriak. Disko ederra oraingoan ere. Aurreko saioan bisita egin zigun Mount Eerie taldeak eta […]
musika
Gaur euskalduna jauregian Bilboko txistulari bandak kontzertua dauka, Kantaldia deituriko kontzertu berezia eskainiko dute, beraiekin batera Onintze abeslaria izango da eta bilbotarrak, Iñar Sastre pianistak eta Gorka Eskauriaza baxuak parte hartuko dute. Gaurkoan Onintze gonbidatu dugu gurera. Errepertorioan Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz, Mikel Laboaren Gure bazterrak eta Sorotan Beleren Mariñelaren […]
Mikosis taldeko bi partaide izan ditugu gaurkoan gurean, Ane Mei eta Carla. Azterketak amaituta, kanta zerrenda bat osatu dugu denon artean urtearen hasiera on hau ospatzeko. Toki desberdinetako artistak izan ditugu zerrenda horren parte. Hala ere, kejak eta nostalgia puntuek protagonismoa hartu dute. Hurrengoan taldea osorik etorriko dela adostu da, […]
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua aurkeztu dute. Batetik, diskoa dugu, kantuak, eta bestetik, ikuskizuna izango dena. Dena 2023an abiatu zen. Don Inorrez musika taldeak Oier Guillan idazleari disko berri baterako hitzak eskatu zizkion. Kantuak idatzi ordez, antzerkitik gertu bizi denez, bakarrizketa bat idatzi zuen, eta abiapuntu horretatik disko […]
Gaurko saioa Esti Markezen bigarren lan luzearekin hasiko dugu, Atenporal izena jarri dio eta bederatzi abesti bildu ditu bertan. Bere webgunean honela aurkezten du: “Bukaera eta hasierei buruzko album bat, egunsenti eta iluntzeei buruzkoa. Kantautore gazteak orain arte arakatu gabeko estiloetara egin du salto, bere esentzia galdu gabe”. Bidaia on! […]
“Etorkizuna Musikatan” ekimenak musika prestakuntza erabiltzen du pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko. Musika tresna gisazaurgarritasunean dauden haurrak laguntzeko. Bilboko San Frantzisko auzoan burutzen dute proeiktua. 300 haur baino gehiako parte hartzen dute. Norai elkartearen proeiktua dugu. Oraingoa Boluntariotza saria jaso dezakete tea oso pozik daude horrekin. Gurekin izan dita Maitane […]
Aste honetan urteari hasiera eman dioten kanten zerrenda dator. 2025 urtea musikarekin abiatu dugu norbait hil da hemen saioan. Azkenaldian entzundakoen nahaste bat ekarri dugu, 80ko hamarkadan hemen gertu gertatutakoak eta atzo kaleratutakoak uztartzen dira bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250113_NorbaitHildaHemen_07.mp3 Deskatgatu hemen.
Gaur Mount Eerie taldearekin irekiko dugu saioa. Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren musika proiektua da. Elverum Microphones taldea sortu zuen lehenago eta banda horrekin Mount Eerie izeneko diskoa argitaratu ostean, Elverum-ek iragarri zuen ez zuela gehiago Microphones izengoitia erabiliko, eta Mount Eerie izena ezarri zion bere egitasmo berriari. Anacortesen, […]
Gaur Kim Deal musikariak, Pixies taldeko kide izan zenak, bakarkako estreinako diskoa dakar, Nobody Loves You More izeneko grabazioa da eta bertan abestiak egituratzeko duen dohaina erakusten dut The Breeders taldean aski erakutsi bazuen ere. Fontaines DC irlandarrek hartuko dute lekukoa. Romance euren azken diskoak une zinez gogoangarriak dauzka. Euren […]
25 urte bete dira Pettik “Amets bat” estraineko diskoa kaleratu zuenetik. Bakarka, taldearekin edo beste musikari batzuekin elkarrekin ikusi izan dugu. Oraingoan bere ibilbidea ospatzeko kontzertu sorta ematen ari da eta ostegunean Kafe Antzokian izango da. Tartetxo batez berba egin dugu berarekin, biharkoaz eta bere ibilbideaz. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250108_petti.mp3 Deskargatu hemen.
