Saio honetan tartean-tartean, ageri ohi dira oso gustuko ditugun sortzaileak, eta zer esanik ez disko berria baldin badakarte! Horixe gertatu da NI proiektuarekin. Xabi Agirre dago honen atzean eta Akorduan Gaude Zintzilik izenko disko berriarekin agertu zaigu 2025 honetan. Beti bezala, sakon eta pertsonala, adreiluz adreilu eraikitako proposamen zirraragarria. Bere […]
musika
Bi urte lanean egon eta gero, Mutikok bere bigarren lan luzea, SAD 20’s, kaleratu du. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu luzea bezain polita izan dela diskoa prestatzeko bidea. Bidelagun izan du Denso artista eta laguna eta horrek lasaitasuna eman diola ere aitortu du. Kolaborazioz josia dago lana eta […]
Kathryn Mohr kantautorearen Waiting Room diskoarekin hasiko dugu gaurko saioa. Azaleko irudiak irudikatzen duen argi lausoak diskoko giroa laburbiltzen du ederki. Abestiok ilunak dira, obsesiboak eta eremu ezin pertsonalago batera bideratzen gaituzte. Lip Critic taldearen estreinako diskoarekin jarraituko dugu. Hex Dealer. NY-ko taldeak elektronika-punk jorratzen dute. 12 abesti frenetiko bildu […]
Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250415_norbaithildahemen_19.mp3 Deskargatu hemen.
Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Jainkoen egoitza lehen lana gogora ekarriko du. 25 urte bete ditu eta kontzertu bereziak eman dituzte, larunbatean Bilbon izango dira Zorrotzako gaztetxean. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Asgarth:Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). […]
Bloñ seikote baxenabartarraren musikarekin emango diogu hasiera gaurko saioari; Paxkal Irigoyen Etxeberrik eta Maia Iribarne Olhagarik sortu eta zuzendutako ikus-entzunezko lana da Bañolet Kantuz, Garazi eskualdeko herritarrekin auzolanean filmatua, eta berorren musika da Bloñ taldearen diskoko eta zuzenekotako mamia. Starchris izena du Body Meat-en debut luzea, badirudi gaur egun gure […]
Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako […]
Hasteko, Nilüfer Yanyaren musika ekarri dugu azken saiotan My Method Actor grabazio berria aitzakitzat hartuta. Londreseko abeslari honen proposamenak kateatuta gauzka. Monday Potions izango da hurrengo gonbidatua. Euren musikak badu oso pertsonala den zerbait, izan daiteke Eneko Peñaren konposizio inbrikatuak edo bere abesteko modua, izan daiteke hautatu duten produkzio milimetrikoa, […]
Alguillo & Alkimistak Alfonso Guillo elgoibartarraren proiektu pertsonalena da. Estilo ugariren arteko fusioa eskaintzen du: rhythm & blues, funky, rock, musika latinoa eta gospel koruak. Guillok taldeko doinu eta hitz guztiak sortzen ditu, eta bere ibilbide musikal luze eta oparoaren emaitza da. Koska taldearen sortzailetakoa izan zen 1970eko hamarkadan, eta […]
Bilboko Moon Cluster taldearekin hasiko dugu gaurko saioa. Garai hauetan rock progresiboa egitea bitxikeriatzat har badaiteke ere, Dystopika diskoa genero horretako zaleak asetzera dator. Ondo eta dotore ibiltzen dira gitarra eta teklatuen arteko hartu emanean, oinarri sendo batek lagunduta. Bejondeiela! Hiru disko aski izan ditu Nilüfer Yanyak egungo Londresko eszenako […]
