Heitxi sortzailea izan dugu gurean, argitaratu berri duen diskoa aurkeztu digu, “Berreraikitze Aroa” deiturikoa. Nortasuna berreraikitzeko eta nork bere burua onartzeko beharretik sortutako proiektua da. Musikari dagokionez, euskal soinu tradizionalak, hala nola, trikia eta panderoa, elektronika garaikidearekin konbinatzen ditu. Martxoaren 7an Zornotza aretoan eskeiniko du lehen kontzertua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250227_heitxi.mp3 Deskargatu hemen.
musika
Aurreko saioa Lip Critic taldearekin bukatu genuen eta gaurkoan Musibla hau irekitzea egokitu zaie. Lip Critic 2018an hasitako proiektua da. Bi sampler, bi bateria-jotzaile eta ahotsek osatzen dute. Beren instrumentazio ez-konbentzionalaren bidez, punk, hardcore, club eta pop soinu eta egitura modernistak nahasten ditu. Euren estreinako diskoa Hex Dealer du izena. […]
Hazas taldea Zenbat gau kantuarekin ezagutu genuen. Lasarte Oriakoa da Ander Hazas. Orain arte beste musika estilo batzuk jorratu izan dituzte. Hazas musika urbanoan dsentitzen da eraso, oraingoan kantu berria argitaratu berri du. Solo solito kantua aurkeztu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250219_hazas.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbon kokatzen gara berriz. Oraingoan Adur (Naroa eta Xabi) izan dira irratian gurekin. Aurreko saioan hasitako elektronikaren gaiarekin jarraitu dugu nolabait. Opari eta kontakizun artean igaro da saioa. Kontzertu desberdinen anekdotak irten dira, bizitako egoerekin batera. Eta horrekin lotuta, ezagututako jende jatorra hainbat kantekin nahastu da. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250212_NorbaitHildaHemen_12.mp3 Deskargatu hemen.
Ion Larreategik, Fran Retenegak, Mikel Gaugerrek eta Borja Etxebarriak osatzen dute The Vartools musika taldea. 2015. urtean atera zuten lehenengo diskoa, eta aurten, martxo amaieran, kaleratu dute bigarrena, “Awesome”. Ion Larreategirekin aritu gara berbetan eta kontatu digu diskoak harrera oso ona izan duela eta oso pozik daudela. Gaineratu du, 2018an […]
Mungiatik datorren hirukote batekin abiatuko dugu gaurko saioa. Itzek taldeak EP oso interesgarria publikatu dute joan berri den urtean. Pop lakarra eta barnerakoia egiten dute, rock ukitu energikoekin. Euren grabazioak Bi Mile Hitz dauka izena. Alexander James O’Connor, Rex Orange County izen artistikoarekin ezagunagoa, ingeles abeslari, konpositore eta multiinstrumentista da. […]
Malakias etorri da gaurkoan, Durangotik autopistako atasko guztiak gaindituz. Biok amankomunean ditugun eremuak atera ditugu saio honetan. Punkaren eta elektronikaren doinuak nahastu ditugu hainbat artista partekatu ditugun bitartean. Ez dago gaixorik, bere ahots naturala da entzuten dena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250206_NorbaitHildaHemen_11.mp3 Deskargatu hemen.
Kilimak taldearen Irrikitan kantuarekin abiatu dugu gaurko elkarrizketa. Kilimak taldeak bigarren lana aurkeztu dute. Irrikitan du izenburua, 8 kantu berri runbatik haratago eramango gaituztenak. Izan ere disko berri honetan bestelako erritmoak bilatu dituzte. Gurean ditugu Agus. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250130_kilimak_irrikitan.mp3 Deskargatu hemen.
Iazko azaroan iragarri zuten agurra eta iristear da eguna. Larunbatean Esne Beltza taldeak azken kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan. Tartetxo bat egin digu Zigor DZk horretaz jarduteko. Talderen ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratzearekin batera, agurra eta azken bira iragarri zuten. Hemezortzi urteko ibilbideari lagun askorekin emango diote bukaera, Bilboko agertokian lagun […]
Gaurkoan Oihan Manterola etorri da Getariatik eta elkarrekin orain arte egindako saio dinamikoena irten da! Kanta azkar asko, zarata eta mugimendua. Testuinguru antzekotik abiatutako kejak, kezkak, hitz politt eta ez hain polittak. Anekdotaren bat eta frikada asko, hori dana ordutxo baten kontzentratua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250125_NorbaitHildaHemen_09.mp3 Deskargatu hemen.
