Rrucculla proiektuaren atzean Bilboko Izaskun González diziplina anitzeko artista dago. Bere musika plastikoa da, irudiz betea, ibili ahala luzatzen den bide malkartsua batzuetan, leun bestetan, beti zinematografikoa edo literarioa. Zeru Freq izeneko grabazio harrigarria da bere azken lana. Black Midi Londresko rock taldea izan zen, 2017an sortu eta 2024an desegin zen. […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Amy Allen izango da gure lehen gonbidatua. Bere azken diskoan, disko homonimoa, pop aldera lerratzen den arren, badu songwriterren kutsu hori zenbait piezatan. The Dare taldearen azken diskoa rock musikaz blai dator: “Rock-and-rolla besterik ez da, ez zara hilko/Ezin duzu bizitza osoa barruan eman/Begiak ireki behar dituzu/Besoak zabaldu/Hankak ireki” Deklarazio […]
Bon Iver taldea harribitxi bat dela iruditzen zait. Orain gutxi deskubritu dut. Proiektua Justin Vernon-ekin jaio zen, gaisotasun batengatik etxean sartuta egon zen garaian. Sasoi horretan, hain zuzen ere, grabatu zuen bere etxean lehenengo diskoa: For Emma, Forever Ago, 2007an erregistratua. Abestietan sumatzen da bihotzarekin egindako piezak direla, atmosfera barnerakoi […]
Hasteko Monday Potions talde berriaren estreinako diskoatik bi abesti aterako ditugu. Talde honen proposamena oso interesgarria da, pop-rock eta psikodelian hondoratzen dira euren sustraiak, eta abesti bakoitza esperientzia bakana da. Disfrutatu! Neu Troia izeneko proiektuaren sorreran Julen Azkona musikaria iruindarra dago. Bandarekin inguratu da musikaria, atmosfera oniriko batean murgiltzea lortzen […]
Amy Allenek ibilbide oparo eta distiratsua dauka. Hainbat artistarekin egin du lan. Bere izenarekin sinatutako azken diskoan, zeinak Amy Allen izenburuarekin kaleratu duen, nahiz ez den argitaratzen duen lehena. Soinuen kaleidoskopio bat dago diskoan behin eta berriz agertzen dena, eta ez zaude oso ziur Allenen ahotsa edo sintetizadorea den; izan […]
Los Campesinos! Cardiffen sortutako taldea da. Zazpi disko grabatu dituzte, tartean All Hell berria eta zazpi urte daramatzate eszenatokitik desagertuta. Kritika bikainek ongi etorria eman diote disko berriari, freskatuta agertzen den soinuaren edertasuna eta garbitasuna eta letra sakonak eta umoretsuak nabarmenduz. Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala […]
Lapurdi eta Behe Nafarroa arteko muga horretan sortutako taldea da Maskak. Aurretik Kakolak proiektuarekin bertsioetan eta ibili ostean, oraingo honetan, formazioa pixka bat egokitu eta lotsa guztiak albora utzita, kantu propioez osatutako lehen lana kaleratu dute. Popa nabaria da beren sorkuntzetan eta eragin dieten taldeen artean aipatu dituzte halakoak, baina […]
Aurreko zenbait saiotan Monday Potions taldearen musika ekarri dugu, egingo duten disko berriaren aurrerapen abestiak hain zuzen. Asko gustatzen zaizkigun giro retroak lortu dituzte. Datorren diskoaren zain gaude, bertan bilduko dituzten harribitxiak entzuteko irrikitan. Taja Cheek, profesionalki L’Rain izenez ezaguna da. Estatubatuar honen musika, esperimentazioan murgiltzen da. L’Rain-ek genero ugari […]
Bermeotik datorren banda batek irekiko du gaurko saioa. Euren izena Etxekalte eta kaleratu berri dute Inertziak estali EPa, bi abestiz osatua. Badirudi 2025erako bigarren disko luzea kaleratzeko asmotan daudela. Indartsu datoz, rock sendo eta temati batez zipriztindutako abestiekin. Maskak taldea izango da gaurko bigarren gonbidatua. Itsasu eta Bidarraiko lau gaztek […]
Monday Potions izeneko proiektu berria aurkezten genuen aurreko saioan. Ekaitz Hernandez (Split77 eta Sonic Trash) eta Eneko Peña musikariek euren indarrak bildu eta talentu handiz egindako pop retroa eta sofistikatua eskaintzen dute euren abestietan. Aurki kaleratuko dute euren lehenengo grabazio luzea, New Age Hokum izenarekin eta horren aurrerapena entzungo dugu. […]
