Aurretik daukagun orduaren lehenengo minutuetan Amythyst Kiah musikariaren azken diskoa Wary + Strange izango dugu entzungai. Tenessetik dator eta ahots sendoa eta sakona dauka. Blues eta rock-a gezurrik gabe. Hurrengoa Esanezin proiektua izango da, horren bidez Ianire Aranzabalek bere abestiak plazaratzen ditu musikari bikainez lagunduta. Barne-bidaia bat eskaintzen digu Esanezinek […]

Afrikatik datorren artista batek irekiko du gaurkoa. Angelique Kidjo Beningoa da baina azken urte hauetan ezagun bilakatu da nazioartean afrikako erritmo tradizionalak modu oso pertsonal batean emanda. Bere azken diskoko (Mother Nature) bi abesti entzungo ditugu. Segidan Gernikako Audience taldearen azken diskoarekin jarraituko dugu. Tolesdurak izeneko grabazioa duela gutxi atera […]

Gaurko ordua Gorka Gaztanbideren estreinako diskoarekin hasiko dugu. Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izena dauka grabazioak. Gaztanbidek ibilbide oparoa du musika alorrean, baina beti bigarren plano batean, besteen musika ontzen eta edertzen, oraingoan, ordea, bere abesti propioak ekartzen ditu. Bestelako erritmoak ekarriko ditugu hurrengo minutuetarako. Bermeotik datorren Gatom rap abeslariak […]

Gorka Gaztanbide bere estreinako diskoarekin agertu zaigu Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izenpean. Ibilbide luzeko musikari hau erdi ezkutuan egon da beti besteen lana ontzen eta dotoretzen. Oraingoan ordea, urteetan ondutako konposizioekin datorkigu izen bereko diskoarekin. Honen ostean Faye Webster. Amerikako folk abeslari honen hirugarren disko luzea 2019an atera zen […]

Mungiako TOC taldearen azken grabazioak kateatuta gauzka. Punk rock iluna, freskoa, ongi egina. Zidazun du izena grabazio horrek eta bertara sartzen bazarete egonaldi luze eta oparoa egingo duzue horko abestietan barrena. Guztiz gomendagarria. Kanadara goaz hurrengo taldearen bila. Egia esan azken bolada honetan Kanadatik oso musika interesgarria heltzen ari da. […]

Arlo Parks-en azken diskoak gatibatuta gauzka. Collapsed In Sunbeams lanean bildu dituen konposizioetan dotorezia eta “savoir faire” biltzen ditu tonaka. Estreinako disko biribila zinez. Bide Ertzean taldearen atsedenaldi luzea profitatuz, Imanol Ubedak Don Inorrez proiektua sendotzen dihardu. Bigarren diskoa kalean, pop sutsua, Esku Hutsik lana goitik behera entzun beharreko pieza […]