Gaurko saioari hasiera emateko Olaia Inziarte musikariaren azken diskoa ekarri dugu: Zerrautsa. Bere musikan ahots garden eta abesteko era hunkigarria nabarmentzen dira nahiz ez diren dituen baliabide bakarrak. Bere musika pop mundutik edaten du eta abangoardiako soinuak erabiltzen ditu baina soinu tradizionalagoak ere ez ditu ahazten. Diskoa ederra da, eta […]
Hilabetea: ekaina 2025
Gaur arratsaldean Sara Fantovaren Jone, Batzuetan film luzea estreinatuko da Zinegoak festibalaren harrera galan, Arriagan leku izango duena. Sara Fantovarekin ibili gara solasean eta sinopsiaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Filma Bilbon kokatzen da, abuztu bete-betean. Jone, 20 urteko neska, bere aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Bere aitak lana utzi […]
Ekainaren 30etik uztailaren 5era Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 26.edizioa ospatuko da. Guztira 35 konpainiek hartuko dute parte, euskaldunak, estatu mailakoak zein nazioartekoak, genero anitzeko eta adin guztiei zuzendutako 59 ikuskizun eskainiz. Ikuskizunak Casilda Iturrizar Parkean, Arriaga plazan, Arenalean eta EHUko Bizkaia Aretoan eskainiko dira. Aurten berrikuntza bat […]
Musika Bulegoa elkarteak bere 2024ko Urtekaria argitaratu du, analisi, memoria eta hausnarketa tresna gisa sortua, eta iaz gauzatutako jarduera nagusiak jasotzen dituena, bai eta gaur egun Euskal Herriko musika -ekosistemak bizi dituen eztabaida eta erronkak ere. Horren arabera, 2024. urtea oparoa izan da musika arloan Euskal Herrian, izan ere, Musika […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azaleko gaiarekin hasi gara: Israelek Palestinan egiten duenaren inguruan, fokua bereziki Jerusalemen jarrita. CAFen tranbia proiektua ere hizpide izan dugu, noski. Gaur egun mundu osoak Gaza du begi bistan, baina Palestina ez da Gaza bakarrik. Badira beste lurralde batzuk ere, izen berekoak, […]
EHGAM talde sexu-disidenteak Bilboko Udalak eratutako Bilbao Bizkaia Harro-k antolatutako programazio turistikoari boikota egiteko eskatu du , eta E28 Koordinadorak deitutako manifestazioarekin bat egin du. Mobilizazioa ekainaren 28an izango da, 12:00etan La Casillatik abiatuta. E28, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, 1969ko Stonewalleko matxinadaren harira ospatzen da urtero mundu osoan. Bilbon, lehen […]
Hizkuntzak mundua irudikatzeko kodeak dira, bakoitza bere kulturarekin eta, ondorioz, bere irudikapenekin eta ideia loturekin. Euskarak ere, ingelesak bezala, gramatika aldetik printzipioz neutroa bada ere, genero aldetik alborapena ote duen ikertzen ari da Laura Vela-Plo. Abiapuntua hori da, hain zuzen ere, gizarte androzentrikoan bizi bagara, ikertzea noraino ideia horiek islatzen […]
Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. Gaurko saioan Danele Sarriugarte aurrez aurre Maite Arroitajauregi izan du, Mursego. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/urdinelektrikoa/250619_urdinelektrikoa_mursego.mp3 Deskargatu hemen.
Gabriel Arestik euskal literaturan eta pentsamenduan arrasto sakona utzi zuen, eta bere ekarpen literarioek bide aberats, original eta emankorrak zabaldu zituzten. Euskalduntasuna ulertzeko ikuspegi berriak eskaini zituen, eta bide-urratzaile gisa, erreferente zalantzarik gabea da euskal literatura modernoaren oinarrian. Gaur abiatu da ufdako ikastaroa Bilbon. Arestiren heriotzaren 50. urteurrenak esanahi berezia […]
Datozen asteetan bi familia kaleratuak izateko arriskuan daude Bilbon, inolako alternatibarik eskaini gabe kale gorrian gera daitezkeelarik. Egoera salatzeko eta bi familien etxebizitzak defendatzeko deia egin dute gaur Bilboko auzokideek, ohartaraziz halako egoerak geroz eta ohikoagoak direla eta ezin direla normalizatu. AZET etxebizitza sindikatutik adierazi dutenez, “etxegabetzeak dira kapitalismoak eragiten […]
