Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Elustondo Trikitilariak, Pop Staples, Buddy and Ella Johnson, Shonghai Blues eta Eskean Kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, John Hiatten eta Anje Duhalderen kantak entzun ditugu. Are gehiago, kontuan hartuta azken bi hauek uztailaren 2an Kafe Antzokian izango direla, Anjeri elkarrizketa egin dio Pedrok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150611soinugelahiat.mp3 […]

Ezpata eta zorroa. Ekintza, ezekintza eta bata eta bestearen ondorioak. Horretaz jardungo gara gaur, hirugarren denboraldiko hogeita zazpigarren Eremuz Kanpo honetan. Samuraiak lagun. Zuri beltzezkoak eta kolorekoak. Hori eta beltz eta zuri deritzegun azalak dituzten soldadu horiek. Argazkizkoak, marrazkizkoak, argi eta soinudun haragi imaginatuak zinema eta telebistako pantailetan. Jabeen alde, […]

Gaur ere, Bilboko kultura kronika eskaini digu Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko Guggenheimen aste honetan zabaldu den Jeff Koons artistaren atzera begirako erakusketa aztertu du eta, ondoren, Guggenheim Fundazioaren nazioarteko buruen bilera aipatu du. 45. Liburu azoka ere izan du mintzagai, eta bukatzeko, datorren asteazkenean Kafe Antzokian izango den Radio Birdman […]

AHT Gelditu Elkarlanak eta hainbat gizarte eragilek deituta, manifestazioa egingo dute 17:30ean , “AHT gelditu orain! Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki” lelopean. AHTren egoera bidegurutzean dago: edo jarraitu miloiak xahutzen ezer gutxirako balioko duen horretan, edo gelditu sarraskia eta hasi serio eztabaidatzen. Larunbatean Donostian, bigarren aukerarekin bat egin duten asko […]

Bilbo hiria irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du. “Baaai?”, erantzun du. Lehen, “Bai, nor da?” erantzuten genuen. Egun badakigu nork deitzen gaituen. Nork, nori, nor. Telefonoa itzali eta fikzioaren bidaiak, Alpeetako eskontza batera, John Trollope hamabostean behin […]

Bisitan, giza eskubideak defendatzen, edo Fakun Aznarezen ustez, kolpisten eta multinazionalen aldeko kanpainan. Nahiz eta hemengo komunikabide handiek Gonzalezen “bisita” oso ondo tratatu, ez da gauza bera Latinoamerikan gertatu. Horrez gain, Fakunek Txileko ikasleen manifestazio erraldoia, eta Haitin dauden Kasko Urdinen aurkako salaketa larriak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150611solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen