Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.

Datorren igandean, hilaren 21ean, Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herriko bost hiriburutan, besteak beste Bilbon. Arrosa Sarearekin elkarlanean, bost hiriburu horietatik bi saio berezi egingo ditugu: goizean 10:00etatik 12:00ak arte, oihal katea zuzenean bizi ahal izateko; eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte, San Mames estadioan egingo […]

Azken egunotan nafar gobernu berria eratzeko bilerak ari dira egiten, eta horrekin batera parlamentua zein udal berriak martxan ditugu. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria. Gero, Osasuna futbol klubaren sumarioa, eta Gaztelun atxilotutako Jose Antonio Indarten kasua komentatu ditu Bujandak. Bukatzeko agenda aurreratu digu gure kolaboratzaileak. […]