Bilbotar petoa! Literatura kritika feministan aditua. Emakumeak eta euskal literatura ikastaroa eskaini berri dute eta jendea pozarren, datorren urtean errepikatzekoa, berriki jakin izan dutenez,… Pozik dabil Josune, 12 urte jada Skolastika abenturan, aurrera, krisialdi ekonomikoa dugunean proiektua sendotuta hala ere,… Skolastikaren istoriotxoak mintzagai. Bai eta “Hain gutun luzea”-rena (Mariama Bá). […]

Ikasturte honetako 3. hirulekoaren amaiera hortxe dagoela, bihar Jaia egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle, irakasle zein ikasle ohiek. Gogorra izan da, betiko moduan, ikasturtea, eta amaiera emateko onena festa da: ilundu baino lehen hasiko dira Done Bikendi kalean, gero Afaria, sorpresak, musika eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu […]

Kontuan hartuta aurten presidentetzarako hauteskundeak izango direla, egoera gero eta gogorragoa da: alde batetik goi mailako militar batek dimisioa eman du; bestetik, 2 piketeroren hilketen urtemuga dute. Gero, Fakun Aznarezek Ekuadorreko egoera aztertu du: azken egunotan, oposizioak manifestazio bortitzak burutu ditu Correa presidentearen aurka. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150625solasfakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen