Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]

Astelehen honetan Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburua aurkeztu dute Gernikan, ARGIAren eskutik. Errekondok berak azaldu digunez, “bertatik pentsatutako liburua delako”, euskara hutsez argitaratua eta bertoko gaien ingurukoa da lan hau. Baratzean nola ibili kontatzen digu egileak liburuan, kontuan hartuta gure herriko isurialde atlantikoak mikroklima berezia duela. Errekondok azpimarratutako ideien artean […]

ERTIBIL erakusketa uztailaren 5era arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, Ismael Manterolak kontatu digunez. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artistikoaren 17 artelan ikusi ahal dira, artista gazte batzuenak. Bilbotik abiatu eta, besteak beste, Getxo, Santurtzi, Ermua, Zalla eta Igorrera joango da erakusketa hori datozen hilabeteetan. Bestalde, Arte Eder […]