Zallan bildu berri dira bertako seme Ion Martinez, Bizkaiko txapeldun Fredi, Jaurerriko finalista Bartra eta Uria eta iruñar bilakatu den urruñar Sustrai; guztiak izan dira marrazki bizidunetako pertsonaiak… “Gipuzkoa Bertsotan” zertan den , Emil Larren heriotza eta egunotako Agenda ere bertan aurkituko duzu entzule. Iosu, Erlantz eta Apoloren partez, ondo […]

Alderdi asko batu eta Maroto gaurko alkateari alkatetza kentzeko eskatu dute. Eskaera horrekin bat egin dute Jose Angel Cuerdak, Blanca Urgellek eta Joseba Azkarragak, besteak beste. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko herri harresia desegitean Ertzantzak egindako eraso sexistak edo LOMCEren aurkako plantoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, betiko moduan, agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150603solasasiergarcia.mp3 […]

Durangoko baserritarra eta EHNE-Bizkaia sindikatuko Exekutibako kidea da Alazne. Apirilean, beste euskal ordezkari batzuekin, Brasil hegoaldean egon zen: MST (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra edo Lurrik gabeko nekazarien mugimendua), emakumeen mugimenduak, eskolak, nekazaritza ekologikoa, industriala, transgenikoak, elikadura burujabetza… Horretaz eta gehiagotaz hitz egin digu durangar honek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150602solasalazneintxausti.mp3 Deskargatu hemen. […]