Udal aretoa lepo dago. Bozketa, isiltasunean, eta gero txalo zaparrada. Udal aretoan aginte makila hartu du alkate berriak. Gaurko saioan hauteskundeen osteko biharamuna antzeztu dugu, gertatutakoa  imaginatu dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150615piperpolisbarcina.mp3 Deskargatu hemen 2gunBros Irrati Antzerki laborategian azken esperimentua izan dugu entzungai. Yolanda Erregina. Distopia lantzea izan da asmoa. Horrek 2020 urteko […]

Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]

Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso dugu, maiatzari dagokiona, eta bertako elkarrizketa nagusia Garikoitz Meabe Ibilaldiko koordinatzaileari egin diote, erredaktore-koordinatzaile Lur Malleak azaldu digunez. Erreportajeetan “Gure esku dago” herri-ekimena, eta Aitor Mazo aktorea agertzen dira. Horiekin batera ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Kultura eta irudi albuma. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

Datorren asteko astelehen eta asteartean izango da, EHUko Bizkaia aretoan. Bertan, gaur egungo egoera aztertu nahi dute, hemengoa zein kanpoko zenbait esperientzia ere. Iñaki Barcenaren ustez “eredua aldatu behar da” edo “aldatu behar dugu” jasangarritasuna lortzeko, eta horretarako demokrazia aplikatu behar da, demokrazia hizki handiz, jakina. Deskargatu hemen

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) prentsaurrekoa egin du gaur Gasteizen “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” aurkezteko. Errezeta-liburu formatuan aurkeztua, EAEko gazteak ordezkatzeko sortutako instituzio honek 17 proposamen bildu ditu kalitatezko enplegua sortzeko. EGKko Amaia Elortzak kontatu digunez, dokumentua ekarpen berriei irekita dago. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solasamaiaelortza.mp3 Deskargatu hemen