Agurtzanek, Agustinek, Isabelek eta Iosuk landu dituztenak; itzuli erraz eta bitxia Guardiako aintziretatik, bildotsa txilindron erara prestatzeko errezeta, trikiti doinu goxoak belarriak eta ankak arintzeko edota larunbatean Bilbon izango den “Munduko Arrozak” egun- pasarako albisteak. Mieltxoren agenda osagarria ere bertan duzu lagun. Ondo igaro asteburua! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150613zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Munduko Arrozak jaialdia San Frantziskoko plazan eta inguruetan izaten da, eta aurten ere prest daude goizetik egitarauari ekiteko: mahaiak jarri, hasi paellak egiten, dantzak, kantak, kalejira, Paella txapelketa, bazkaria, eta gero gehiago. Aurten mugatu behar izan dute parte-hartzaileen kopurua plaza horretan egiten ari diren lanengatik, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. […]

Aste honi dagokiona, eta azalean Ivan Gimenezek esandakoa agertzen da. Asteko gaia “Elikadura burujabetza” da, eta Erdiko Kaieran Donostia 2016. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbileko “Ezkertiar estetikaz mobilizatzen da eskuina orain” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150612solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen