Gaur, Bizkaiko Gurasoen Elkarteko (BIGE) Irune Uria teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Oporrak ate joka daude gure eskoletako haur eta irakasleentzat eta giro nahasian amaitu da kurtsoa, Eusko Jaurlaritzak 3. mailako azterketaren proba derrigorrez egiteko aukeratuak izan ziren zentruen jarrera irmoarekin. Uda ondorenerako EAEko administrazioari eskatzeko […]

Gaiaren inguruan txostena egin berri du Gaindegiak. Imanol Esnaolak azaldu digunez, Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da, beraz, esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Inportazioen gorabeherak, Bizkaiko kasua, globalizazioaren eragina, eta batez ere energia produktuekin eta elikagaiekin dugun menpekotasuna saihestu behar ditugula azpimarratu du Imanolek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen  

Datorren igandean, hilak 21, “Gure esku dago” herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herriko bost hiriburutan, Baionan besteak beste. Horrez gain, Pantzo Hirigaraik Culture Sport jaialdiaren porrota, eta Itasuko zein Hendaiako erietxeen arazoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen