Filmekin ez da janariarekin edo jendearekin bezala gertatzen, eta batzuetan gauzak hain dira txarrak, hain defendagaitzak, itsatsita geratzen gara begira, baztertu ezinik, sinistu ezinik, jakin ezinik nola jarraituko duen istorioak, jarraituko ote duten kalitateak eta denborak kontrako proportzionaltasunaz aurrera. Film txarrak, lehendabizikoz gaur, Eremuz Kanpon. Eta literatura txarra. Eta musika […]

Egoera benetan zaila du Greziak egunotan, Luis Guridi ekonomia adituak kontatu digunez: Troikak murrizketa gehiago eskatzen dizkio Greziari eta hark nahikoa murrizketa egin dituztela erantzuten dio. Negoziazioek bukaera data dute, hilaren 30ekoa hain zuzen, baina jarrerak nahiko gogortuta daude. Elkarrizketaren bigarren partean, GuridikEuropako Banku Zentralaren zor erosketa aztertu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasluisguridi.mp3 […]

Ekaina idorra etorri zaigu antzerki eta dantza munduan, Agus Perezek esan digunez. Dena den, asteburu honetan “Hoy última función” antzezlana izango da Arriagan. Larunbatean, aldiz, “Gau zuria” ospatuko dute Bilbon, eta bertan, besteak beste, Kukai, Hortzmuga eta Nuria Espert izango dira. Eta datorren asteko asteburuan, “Lekuz leku” dantza jaialdia izango […]

Javier Marotoren amesgaiztoa bete da, eta EAJko Gorka Urtaran izango da alkate berria Arabako hiriburuan. Horrez gain, Asier Garcia lagunak igandean ospatu zen Araba euskaraz, Gure Esku dago ekimenaren ekitaldia, “Gernika” filma Artziniegan errodatzen ari direla eta agendako beste gai batzuk komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Ikasturte amaierari gogoz eta umoretsu ekiteko prest azaldu da Aitziber, HABEko azterketei aurre egiten ari direlarik, urduritasuna, emozioak eta… ekitaldia antolatu dute kurtsoari amaiera emateko. Oihan Vega bergarar disko jartzaile eta aurkezlea etorriko da, bere bakarrizketa dibertigarriekin […]