1

Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]

Radixu Irratiak antolatuta, goizetik egitarau mardula eta anitza prestatu dute: martxak, bertsolariak, kontzertuak, erromeriak…, Kamiseta azoka ahaztu gabe: aurten, 21 saltoki izango dira. Zapato Azule “eguneko jaia” dela esan digu Txomin Aramaiok, nahiz eta beste eragile batzuek bultzatuta, jaiak gauean ere jarraituko duen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624txominzapatoazule.mp3  Deskargatu hemen

Bilbon eta hainbat lekutan, datorren igandean Sexu askapenerako eguna ospatuko da. Eta azken aste-egunetan hainbat ekitaldi ari dira egiten, ospakizun hori borobiltzeko: hitzaldiak edo zine zikloa, EHGAMeko Imanol Alvarezek kontatu digunez. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, Bilboko manifestazioa eguerdiko 12´30etan abiatuko da Moyua Plazatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624solasimanolalvarez.mp3  Deskargatu hemen