Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Rolling Stonesen “Sticky fingers” disko ahaztezina jarri digu, 45 urte bete direla argitaratu zutenetik. Bigarrenean, hasteko, John Hiatten eta Anje Duhalderen kantak entzun ditugu, kontuan hartuta uztailaren 2an biak izango direla Kafe Antzokian. Bukatzeko, Pedrok Oskorri taldearen eta Ruper Ordorikaren zenbait kanta entzuteko parada eman […]

eta sanpedroak ate joka! Partaide ugari gaurko programan: Isabel, Iosu, Isidro, Agustin, Apolo, Mieltxo… Gorbeiara eraman gaituzte, sukaldean murgilarazi ondoren Anari entzuteko gomendioa; larunbatean “zapato azule” Ondarrun eta Jul Bolinagari omenaldia Arrasaten; sanpedroak eta gainontzeko agenda ere presente “Asteburuan, ze ingou” emanaldian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150627zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Horixe da aste honetako Argia astekariaren azalean irakurtzen duguna. Asteko gaia Elikadura burujabetza langileen jantokian da, eta Erdiko Kaieran Euskal antzerkiaren Loraldi kolektiboa. Net Hurbilean Munduko errefuxiatuen egoera larria dugu aztergai, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarria komentatu du: Frackingaren burbuila husten hasi da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150626solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen

Bikote batean, zer da desio falta? Hortik abiatuta, Igor Erauzkin sexologoak praktikatik ateratako hainbat ideia aztertu ditu. Desio falta deitzen diogu, edo “Desio hipoaktiboa”, eta horretan, bestak beste, bikotearen egoerak zein egoera orokorrak (lana edo langabezia, stressa…) eragina dute zalantzarik gabe. Bukatzeko, Igorrek Viagra femeninoaz eta irtenbideaz hitz egin digu. […]