Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu goizeko Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. Elikadura burujabetza, Ondarroako Piztiak taldea , Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta ikerlariak Martin Ugalde foroan eskainitako Euskal Estatugintza Feminista hitzaldia eta Elgoibarko Euskal Eskola Publikoaren jaia aipatu dizkigu Zabalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasasteane.mp3 Deskargatu hemen

Hauteskundeen ondoren, Bilboko EH Bilduk EAJrekin batzarrak egin ditu azken egunotan baina, Aitziber Ibaibarriagak komentatu digunez, bilera horretatik ez da gauza handirik atera. Bestalde, koalizio horrek San Frantzisko auzoan egingo duen bilera, Betean auditoria, eta Auzotarrok-ek egindako eskaera komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen

Dantza, antzerkia eta performanceak izango dira ACT jaialdiaren muina gaurtik aurrera. Lan laburren nazioarteko jaialdian 70 artista eta hamabost ikuskizun izango dira. Bi izango dira jaialdiaren egoitza nagusiak; Barakaldoko antzokia eta Bilboko Kafe Antzokia. Ordu erdiko hainbat piezaz gozatu ahalko dugu, munduko txoko ezberdinetatik etorriak: Irak, Alemania, Korea, Espainia, Bosnia […]

Kontserbadoreen programan galdeketa egingo zutela zegoen idatzita, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu behar duen ala ez… eta horixe egingo dute. Atzean, gure ekonomia gaietako aditu Luis Guridiren esanetan arrazoi ekonomikoak baino, egun Erresuma Batuak dituen baldintzak hobetzeko asmoa dago. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150603solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen