Gaurko saioan antzinako musika izan dugu protagonista Enrike Solinís musikariak zuzendutako Euskal Barrokoensemble taldeak lan berria aurkeztu baitu, ‘Euskel Antiqua’ deiturikoa. Izenburuan Juan Perez Lazarragaren eskuizkribuei aipamen zuzena egiten diote aintzinako euskal musikaren berreskurapena helburu duen talde honetako lagunek eta bertan 23 kantu berri bildu dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150630piperpolis.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den astean hasi ziren Gazteola ekimenaren  udaleku, campus, tailer, ikastaro, barnetegi eta bestelako ekimenak. irailaren hasierara arte izango dira ume zein gazteentzat. Aitziber Zengotitabengoa irakasleak bere esperientziak kontatu dizkigu gaurkoan. Informazio gehiago Gazteolaren webgunean edo Gabriel Aresti euskaltegian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasaitziberzingotitabengoa.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Gaurko gaia: Testuliburuen kudeaketa solidariotik digitalizaziorako bidean 2015-2016 ikasturtean zer? Izan ere, testu 5. eta 6. mailako liburuak ez dira azken sei urteotan berriztu. Programa ondo baloratu dute familiek, baina BIGEk egungo sistema unibertsala mantenduta digitalizaziorako trantsizio adostua […]

Ekainari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Ane Igeregi Medikuntzan lizentziatu berriari egin diote. Erreportajean Deustuko Erriberako eskalatzeko gune berria jorratu dute, eta Artikuluan Udal hauteskundeetako emaitzak Deustualdean. Horiekin batera, Lur Malleak ohiko atalak komentatu diitu, “Gureak kanpoan”, “Behin batean”, Inkesta edo “Barkua bete berba”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150630solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den ostiralean egin zuten, EHNE-Bizkaiak eta Bizilurrek antolatuta. “Euskal Herrirako bestalako bizitza-ereduak lortzeko burujabetza ereiten” liburuak hiru gaitan oinarritzen da: Elikadura burujabetzan, Tokiko politika publikoetan eta Laborantzari dagozkion printzipioak, tresnak etabarrean. Alazne Intxauspek aurkezpena oso ondo egon zela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150630solasalasneintxauspe.mp3 Deskargatu hemen