Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]

Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Iragan ostiralean egindako etengabeko irakurraldiaren balantzea egiteaz gain, datozen egunotarako hitzordu batzuk aipatu ditu: Trapagarango Zugaztietara txangoa, Darabilbo ekimenak antolatutako garagardo dastaketa eta ikasturteko azken mintzodromoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150610solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen.

Irulegiko Irratia tokiko hedabidean dabilen Pantzo Hirigarai kazetaria gure artean, asteartero bezala, mugaz bestaldeko berri ekartzen. Besteak beste, Gure esku dago dinamikaren nondik norakoak, Pariseko Bake Konferentzia, Holande sinatzeko prest agertu den Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta kalitate labela galdatzen duten Mauleko espartinak dira gaur Hirigaraik ekarri dizkigun gaiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150609pantzohiriagaray.mp3 […]

Bertsolaritzaren sekretuak jakin guran? Zatoz, Erlantzen faltan, Iosuk eta Apolok burutu emanaldira. Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko finaletatik zenbait lagin; Estiballesek eta Lizasok Andrakan kantatutako batzuk; “Gipuzkoa bertsotan” ekimenari buruzko informazioa; Mekoletan larunbatean gertatutakoaren kronika, eta azkenik agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150610potto.mp3 Deskargatu hemen