Euskal Herriko aireportuen egoera aztertu du Gaindegiak Aireportuak, 2007ko marka gainditu ezinik azterlanean. Iaz ez zuten erdietsi 2007an izan zuten bidaiarien kopurura, nahiz eta Miarritzekoa ondo ibili, eta Loiukoa ez hain txarto: galera nagusiak txikietan gertatu dira. Gaurkoan Imanol Esnaolak helmugak, autonomia, merkantziak eta gehiago aztertu ditu Bilbo Hiria irratian. […]

Legegintzaldiko azken osoko bilkura egin zuten iragan ostiralean kontuak zuritzeko baliatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Udalaren bi zor atera ziren mahai gainera: udal langileei zor diena, 1.800.000 euro zor baitie oraindik, eta hainbat sententziek berretsita. Bestetik, udalak, Herriko Plazako aparkalekuko lan gorabeheratsuak direla eta Ormak Egin enpresari zor dion […]

Iragan astean izan ziren Google I/O jardunaldiak aipatzen hasi da gaur Jabi Asurmendi teknologia berrietan aditua, eta Jardunaldi horietan izandako hainbat berrikuntzarekin, Android sistemaren bertsio berria kasu. Gero, Googlek erabiltzaileen pribatutasuna eta segurtasunaren kudeaketa zentralizatzen duela kontatu digu, gure kontuaren ezazpenetan, ordenagailuan eta sakelakoan gutaz biltzen duen informazio pertsonala neurri […]

Ekainari dagokion zenbakia kalean du Aizu aldizkariak eta bertan Gontzal Mendibil kantariari egin diote elkarrizketa nagusia, Eñaut Mitxelena koordinatzaileak kontatu digunez. “Arin-arin” atalean Ane Zabala dugu, eta “Turisten artean” erreportajea ere agertzen da. Baina Mitxelenak gehiago komentatu du: Araban, Amurrioko Acha destilategia; Gipuzkoan, Antonioren borda Zelatunen; eta Panaman, kuna herria. […]