Hilaren 3tik 6ra izango da ACT, Antzerki Laburren jaialdia, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim museoan, eta Barakaldo Antzokian. XII. edizioa izango da aurtengoa, eta bertan herrialde askotatik etorritako hainbat antzezlan ikusgai izango dira Joseba Lazkano zuzendariak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150601solasjosebalazkano.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-06-01
“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen