Gaurkoan Xamar ikerlariekin batera Euskara Jendea liburuan oinarritutako atalean euskara idazkietan aztertu dugu. Askotan komentatu izan da euskara ez dela idatzizko hizkuntza izan, bakarrik ahozkoa, baina hori ez da horrela. Idazkera Erromatarrekin etorri zen. Latina hitz egiteko erabiltzen ez bazen idatzi erabili zen. Baina latinez idazten bazuten ere, administrazio paperetan  […]

Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroaren azken saioa izan dugu. Amelia Barquín Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea da. Euskara ez sexistarako bidea izan da Ameliaren gaia. Hizkuntzak ez du behartzen, egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du. Hitzaldiko gakoak ekartzeaz gain bere blogean irakurritako gaien inguruan aritu gara. Kinka, zapia […]

XIX mendean euskaldun askok Ameriketarako bidea hartu behar izan zuen eta han elkarren babeserako Euskal Etxeak sortu zituzten. XIX mendean gerrak izan ziren eta Euskal Herrian oso egoera gogorra bizi izan zen,  hori dela eta gazte askok kanporako bidea hartu zuen.  Herri batzuk ia hustu egin ziren. Euskal Etxeak batez […]

Intersekzionalitatearen aukerez eta erabileren mugez hausnartu du Itziar Gandariasek Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroan. Bilbo Hiria irratian izan da guzti honen inguruan berbetan. Intersekzionalitatea zapalkuntzari lotuta erabiltzen da maiz, eta subjektu jakin batzuk sortzen ditugu. Zergatik ez erabili emakume pribilegiatuez hitz egiteko? Definizioaren jatorrira jo behar dugu. Intersekzionalitateak erakusten digu pertsonek […]

Gaurko euskara jendea atalean Estatuen mugak ekarritako aztertu dugu Xamarrekin batera. Europako estatuen mapa eta Europako kulturen mapa ez dira bat etortzen. Mugak politikoak gerren eta biolentzien ondorio dira, eta ez dira bat etortzen hizkuntza eta kulturarekin. Mugak finkatuta bertan bada hizkuntza eta kultura bat gailentzen dena eta  inposatzen saiatzen […]

Giuseppe Baretti Italiarrak bidai kronika bat Ingelesez argitaratu zuen Londresen 1770ean. Bidaietako bat 1768an Baionatik Madrilera egin zuena da. Herria zeharkatuz goitik behera, Ainhoa, Urdazubi, Berroeta, Lantz, Tafalla, Caparroso eta Cintruenigo bisitatu zituen besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Bidaiaria-Baretti.mp3 Deskargatu hemen.

Erromatarrek mundua globalizatu egin zuten, munduaren konkistan. Erromatarren inperioaren bukaeratzat hartzen da. Gaur egun kolonizazio hitza desagertu eta globalizazioa hitza erabiltzen dugu. Baina oraindik ere kolonizazio kulturala egiten da. Erromatarren dena menperatu zuten. Euskararen herria ez zen bazter gelditu Erromako armadak mundu ezagunaren konkistari ekin ziolarik. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Erromatarren%20globalizazioa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Xamar ikerlariak hizkuntzen historian askotan gertatu izan den fenomenoa aztertu dugu. Hizkuntza bat , normalean arrazoi politikoengatik hedatzen hasten da eta bertako hizkuntza  galtzen hasten da eta hizkuntza nagusia erabiltzen hasten da bestea baztertuz; horri deitzen zaio auto gorrotoa. Funtsean kolonizazio bat da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Auto-gorrotoa.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaltzaindiak antolatutako Nazioarteko dialektologia biltzarretik bigarren eguneko saio berezia duzue entzungai. Miriam Urkia euskaltzainarekin hitz egin dugu.  Berriki hiztegiari egindako eguneraketaz 466 sarrera eta 392 azpisarrera berri arautu ditu Euskaltzaindiak; alegia, 858 forma berri. Horiekin batera, beste 462 sarrera moldatu dira. Esaterako, bokata edo manifa bezalako hitzak arautu dira berriki. […]

Jakina da Erdi aroan euskalduna balearen arrantzan ibilitakoak izan direla. Islandian barrena Ameriketara iritsi ziren Kanadara iritsi ziren. Xamarren laguntzaz garai artako kronikak aztertu ditugu, XVI. Mendea Ternuan idatzita geratu zen. Esteban Garibai (1571) eta Lopez de Isasti kronistak aipatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Atlantikoa%20eta%20kronista%20gipuzkoarrak.mp3 Deskargatu hemen.