Altxa Burua mugimenduak, larunbatean, I. Topaketa Orokarra egingo du Eibarren. Hau da, lehen aldiz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako taldeak elkartu eta indarrak batuko dituzte Eibarren. Mirene Beriain mugimenduko kidearekin aritu gara solasean eta argi adierazi du topaketa berezia izango dela. Bertan, erronka berriak plazaratzeaz gain taldeentzat lan materiala ere aurkeztu […]

Astelehenean bertan, urriaren 20an, VAZKEZ artistak “La calor del norte” lana kaleratu zuen. Andaluzia eta Euskal Herria uztartu ditu bai musikan, bai letretan. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu letrak idazterakoan bi kontu izan dituela oinarrian; lehena, Granadan bizitzen egon zen bi urtean, eta, bigarrena, bere garapen pertsonala. Gaineratu […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Baionan Agosti Xaho Lagarde, 1858ko urriaren 23an. Zuberoako Atharratze herrian 1811ko urriaren 10ean sortua, Xaho euskal kazetaria, idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria izan zen. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile […]

Argitaratu berri da “Bizitza baten txatalak. Feli Madariaga Torrealdairen bizitza kontatzen digu Onintza Enbeita liburuaren egileak. “Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira. Hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Laurogeita […]

Sara Mirones bizitza oso berezia bizi izan du azken urteetan. Pandemian, mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten eta, ordutik, bere esperientzia pertsonala eta borondatea gizartea kontzientziatzeko bideratu ditu. Mastozitosiak gorputzeko mastozito izeneko globulu zuriak gehiegi sortzea eragiten du, larruazalean orbanak agertzea eta bestelako sintomak sor ditzake pertsonaren arabera. Bere […]

Horrela hasi zen dena… Duela ia hamar urte, hamarnaka auzokidek HERRIKADAri hasiera eman zioten, eta horrekin batera, Karmelaren historia berria idazten hasi zen. Bi urte abandonatuta egon ostean, 2014ko azaroaren 14an, Karmelo Ikastolako eraikina berreskuratu zuten, “auzoarentzat eta auzotarrentzat proiektu alternatibo eta herritarra” sortzeko helburuarekin. Ordutik hona, Karmela espazio bizia […]

Durangoko Azokak 60. aldia izango du aurtengoa, eta «egokitzen» eta «hobetzen jarraitzeko» hainbat aldaketa izango direla adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kudeatzaileak. Betiere proiektuaren funtsari eutsita. 60 urteko ibilbidea egingo du aurten Durangoko Azokak, baina data borobil baten ospakizunean zentralitatea jarri beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du […]

1967 urtean gaude, diktadura frankista betean. Askatasun egarri ziren gazte batzuek Donostiako seminarioan elkartu, eta apaiz izateko bidea utzita, bestelako fede bati ekin zioten: musikarenari. Hala sortu zen Enarak taldea, garai hartako Euskal Herrian guztiz arrotza zen zerbait eginez: pop, rock eta psikodelia estiloak euskaraz jotzen. Lau urtez hamaika kontzertu […]

Jeff Tweedy, Wilco taldeko burua, irudimen eta samurtasunez betetako kantugile klasikoa da. Twilight Override bere azken diskoan hiru disko, 30 abesti eta introspekzio, umore eta esperimentazio musikala bildu ditu. Tweedy-k berak dio: “Disko hau iluntasunari argi gehiago emateko ahalegina da, aurre egiteko garai korapilatsuari”. Disko honetan, melodia bikainak, gitarraren tonua eta testu […]