Depresioa gaixotasun psikiatrikoa dugu, ezaugarri nagusitzat tristezia, adoregabezia edo erorialdi-egoera sakon iraunkorra duena. Pertsona batzuk bat-batean beren baitara biltzen dira eta ziplo mozten dituzte kanpoarekiko harremanak. Edozer dela-eta negar egiteko joera etengabea agertzen dute, eta bai etorkizuna modu pesimistan ikusteko eta beren burua gutxiestekoa ere. Adituek diotenaren arabera, depresioa urte […]

Aski dugu inguruan ditugun gauzei begiratu azkar bat ematea denok biltzen gaituen natura simetriaz betea dagoela ohartzeko. Eta gure gorputzari arreta apur batez erreparatuz gero, gauza beraz ohartzen gara. Elementuen errepikapen programatu etengabea natura osatzen duten izakiek beren burua garatzeko eta ugaltzeko erarik ohikoenetako bat da, seguru asko. Fraktalak deritze […]

Hiru ataletan banatuta eskainiko dugu gaurko Zientzialari saioa. Aurrenik, Eguzki Sistemaren sorreraz eta osaeraz jardungo dugu; horren ondotik, atmosferak biziari begira duen garrantzia azpimarratuko dugu; eta, azkenik, inon bizia izateko gutxieneko baldintzak zein diren aztertuko dugu. Eta gaurko ibilaldian Jon Legarreta zientzialariak erakutsiko digu bidea. (Irudia: NASA Goddard Space Flight […]

Gutako gehienok besterik uste badugu ere, kimikak eta arteak lotura estua dute batak bestearekiko. Margolari batek edo zizelkari batek artelan bat egin behar duelarik, oso kontuan hartzen du zer-nolako euskarri, lanabes eta pinturak erabiliko dituen, material horiek beren artelanaren iraupena, sendotasuna eta ikusgarritasuna bermatuko dituztelako, besteak beste. Bestalde, denok jakina […]

Zientzialari saioa 50. alera iritsi zaigu gaurko honekin. Bide polita jorratzen ari gara gure zientzialari eta entzule leialen lanari esker eta halaxe jarraituko dugu aurrerantzean ere. Efemeride txiki honetan, Izaskun Elezgarai ikertzailearen bisita daukagu. Endokannabinoideak zer diren eta gure gorputzean zer funtzio fisiologiko betetzen duten azalduko digu berak. Izaskunen iritzian, […]

Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio […]

Neurri handi batean, hizkuntzak bihurtzen gaitu gizaki. Egunero-egunero baliatzen gara ahalmen zoragarri horretaz, baina, hala ere, gutxitan gelditzen gara mintzamenak zabaltzen dizkigun aukera ezin ederragoez gogoeta egiten. Gutxitan pentsatzen dugu nondik eta noiztik datorkion gizakiari mintzamena, nola garatu den ahalmen hori gugan denboran zehar eta zertan den hizkuntzaren gaineko ikerkuntza […]

Autofagia, funtsean, zelulek beren barnean dauden konposatuak  eta atalak degradatzeko duten ahalmenean oinarritzen da. Degradatuko dena mintzez inguratu ohi da digeritua izan orduko; egitura honi autofagosoma deritzo. Autofagosomak 60ko hamarkadan deskribatu ziren lehenengoz, baina haien eraketa prozesua sakonki aztertu zen 90eko hamarkadan. Egun, autofagia prozesuaren erregulazio okerra minbizia eta Parkinsona bezalako […]

Antropozeno hitza aski berria dugu zientzia arloan eta giza jarduerek Lurraren berezko dinamikari modu nabarmenean eragin dioten denbora tartea izendatzeko erabiltzen da. Dena den, hain berria izaki, eztabaidarik ez da falta kontzeptu honen inguruan. Unitate geokronologiko formal modura onartua izateko, bere hasiera finkatzeaz gain, markatzaile estratigrafiko egokiak zehaztu beharra dago […]

Gaurkoan geologo baten bisita dugu EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilbo Hiria irratiak elkarlanean prestatzen duten Zientzialari saioan. Arantza Aranburu etorri zaigu Euskal Herrriko paisaia naturalaz hitz egitera. Aurrenik, paisaia naturala zeri esaten diogun adieraziko digu berak, horren ondotik, Euskal Herriko paisaiaren ezaugarri nagusiak zehazteko eta, azkenik, gizakiak erliebeari nola […]