Duela gutxi egindako ikerketa lan baten bidez, eta espektrometria bitarteko izan dela, tomatea heltze punturik egokienean noiz dagoen jakiteko modua erakutsi digu Josu Trebolazabala ikertzaileak. Neurgailu eramangarri bat erabiliz, tomatearen heldutasuna zein fase zehatzetan dagoen antzeman dezakegu erraz asko eta tomateari berari batere kalterik egin gabe. Saioaren bigarren atalean, Josu […]

Inolako ariketa fisikorik ez egiteak ba omen du zerikusirik zenbait gaixotasunen sorreran, hala nola, gaixotasun kardiobaskularren, diabetesaren, depresioaren edo minbizi batzuen sorreran. Adituek diotenaren arabera, munduko laugarren hilkortasun eragilea da ariketa fisikorik eza. Baina gaixotasunak tratatzeko oso baliagarria da ariketa fisikoa, eta azken aspaldion sendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta, sendagai […]

Gai zinez larria da minbiziarena. Mendebaldeko gizarteetan itzelezko indizeak dituen gaixotasuna da, nahiz eta dagoeneko ez duen lehen bezainbesteko ikararik sorrarazten beraren izena entzute hutsarekin. Izan ere, medikuntzak eta ikerkuntzak azkenaldian aurrerapauso nabarmenak eman dituzte eritasun gaurdaino hilgarri hau hautemateko eta sendatzeko orduan. Ikerbasqueko ikertzailea den Arkaitz Carracedok xehetasunez adierazi […]

Artzaintza Euskal Herriko langintza zaharrenetariko bat dugu, zalantzarik gabe, eta arlo ekologiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean egundoko garrantzia izan du gizaldiz gizaldi. Dena den, bistan denez, mendiko artzaintza azken aspaldion gainbehera dator, horrek aipatu diren arloetan izan ditzakeen ondorio txar guztiekin. Zenbait ikertzailek, tartean Iñaki Odriozola gure gaurko gonbidatua dagoela, […]

Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antigüedad ikertzailearen bisita izan dugu gaurko Zientzialari saioan. Iñakiren laguntzaz, akuiferoek ingurumenean duten garrantziaz ohartzeko aukera izango dugu eta, bide batez, Euskal Herriko akuiferoak zein egoeratan aurkitzen diren deskribatuko digu berak. Era berean, industriak eta, oro har, giza jarduerek akuiferoei ekar diezazkieketen kalteei erreparatuko die gure […]

Azken ikerketek frogatzen dutenaren arabera, adinak zerikusi zuzena dauka kirolari batek izan dezakeen errendimenduan. Adin erlatiboaren ondorioek mugatzen dute, nolabait esan, kirolariaren errendimendua, eta adin erlatiboa adin kronologikotik adin biologikora dagoen aldea da, Zientzialari saio honetan Susana Gil irakasleak azalduko digunez. (Argazkia: Benjamin J. DeLong). https://bilbohiria.com/docs2/2017/zientzialari/171231_z66_kirola_eta_adin_erlatiboa_susana_gil.mp3 Deskargatu hemen.

Zientzialari saio honetara Teresa Arbeloa kimikaria gonbidatu dugu, espektro elektromagnetikoaz hitz egin diezagun. Hainbat gauza azalduko dizkigu Teresak saioan zehar, honako hauek, besteak beste: argia nola sortzen den eta espektro elektromagnetikoaren barnean zenbat izpi mota bereizten diren eta, horren ondotik, koloreak nola sailkatzen diren eta gauzaki batek kolore bat edo […]

Planktona ezinbestekoa da ozeano, itsaso, ibai, aintzira eta gainontzeko ur masetan bizia egon dadin. Hau hainbesteraino da egia, ezen planktona nolakoa, bizia halakoa esan baitezakegu, seguru asko. Baina planktona ahul samarra gerta daiteke eraso organiko eta ez-organikoen aurrean eta, horretara, garrantzi handikoa da denok bera babesteko ardura eta neurriak hartzea. […]

Azken urteotan, ohikoa bihurtzen ari da hedabideetara gure leizeetan egindako aurkikuntzen oihartzunak iristea. Izan ere, arkeologo eta espeleologo taldeek, bat eginda, aurkikuntza ugari eta denak garrantzitsuak egiten baitihardute azken aspaldion. Labar artearen aurkikuntza horietako asko Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean gertatzen ari dira, gainera. Hori dela eta, gaurko saioan Josu Zeberio espeleologoarengana […]

Azken bolada honetan, hedabideetan zein lagunen arteko solasaldietan gero eta maizago entzuten ditugu antioxidatzaileei buruzko aipamenak. Konposatu berezi hauek izaki bizidunen defentsan daukaten eginkizun garrantzitsua eta gure osasunari dakarkioten onura etengabe goraipatzen dira solasaldi horietan. Baina hona zenbait galdera: zer dira antioxidatzaileak, zehazki esanda? Nola lan egiten dute gure barnean? […]