Gaindegiak egin duen txikizkako saltokien inguruko ikerketa aztertu dugu bertako Imanol Esnaolarekin. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak eginiko ikerketa horren arabera, egun 17.000 saltoki txiki inguru dira gurean. Egoera zail honetan “Handien mehatxuari” egunero egin behar diote aurre, eta gainera, gero eta Handi gehiago dira. Azken urtoetan Saltoki […]

Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu […]

Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.

Datorren igandean, hilaren 21ean, Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herriko bost hiriburutan, besteak beste Bilbon. Arrosa Sarearekin elkarlanean, bost hiriburu horietatik bi saio berezi egingo ditugu: goizean 10:00etatik 12:00ak arte, oihal katea zuzenean bizi ahal izateko; eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte, San Mames estadioan egingo […]

Azken egunotan nafar gobernu berria eratzeko bilerak ari dira egiten, eta horrekin batera parlamentua zein udal berriak martxan ditugu. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria. Gero, Osasuna futbol klubaren sumarioa, eta Gaztelun atxilotutako Jose Antonio Indarten kasua komentatu ditu Bujandak. Bukatzeko agenda aurreratu digu gure kolaboratzaileak. […]

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Carolina Chocolate drops, My morning jacket eta Elvis Costelloren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Jonh Hiatten eta Anje Duhalderen zenbait kanta entzun ditugu, kontuan hartuta uztailaren 2an biak zuzenean arituko direla Bilboko Kafe Antzokian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150619soinugelahiat2.mp3 Deskargatu hemen