Javier Marotoren amesgaiztoa bete da, eta EAJko Gorka Urtaran izango da alkate berria Arabako hiriburuan. Horrez gain, Asier Garcia lagunak igandean ospatu zen Araba euskaraz, Gure Esku dago ekimenaren ekitaldia, “Gernika” filma Artziniegan errodatzen ari direla eta agendako beste gai batzuk komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: ekaina 2015
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Ikasturte amaierari gogoz eta umoretsu ekiteko prest azaldu da Aitziber, HABEko azterketei aurre egiten ari direlarik, urduritasuna, emozioak eta… ekitaldia antolatu dute kurtsoari amaiera emateko. Oihan Vega bergarar disko jartzaile eta aurkezlea etorriko da, bere bakarrizketa dibertigarriekin […]
Kafe Antzokiari dagokionez, sei kontzertu izango dira abuztuaren 22an hasita: besteak beste, Fuzz, Inoren Ero Ni, Angelus Apatrida, Los Carniceros del Norte, El Columpio asesino edo El Inquilino comunista izango dira. Algara txosnan, aldiz, abuztuaren 23an hasita beste sei kontzertu: Akatz, Quaoar, Joseba B. Lenoir, Horn of the Rhino… eta […]
Gaur, Bizkaiko Gurasoen Elkarteko (BIGE) Irune Uria teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Oporrak ate joka daude gure eskoletako haur eta irakasleentzat eta giro nahasian amaitu da kurtsoa, Eusko Jaurlaritzak 3. mailako azterketaren proba derrigorrez egiteko aukeratuak izan ziren zentruen jarrera irmoarekin. Uda ondorenerako EAEko administrazioari eskatzeko […]
Gaiaren inguruan txostena egin berri du Gaindegiak. Imanol Esnaolak azaldu digunez, Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da, beraz, esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Inportazioen gorabeherak, Bizkaiko kasua, globalizazioaren eragina, eta batez ere energia produktuekin eta elikagaiekin dugun menpekotasuna saihestu behar ditugula azpimarratu du Imanolek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Datorren igandean, hilak 21, “Gure esku dago” herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herriko bost hiriburutan, Baionan besteak beste. Horrez gain, Pantzo Hirigaraik Culture Sport jaialdiaren porrota, eta Itasuko zein Hendaiako erietxeen arazoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150616solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean udalbatza berria osatu zuten Barakaldon ere. Kasu honetan aldaketa izan da eta PSEk alkatetza galdu du: alkate berria EAJko Amaia del Campo dugu, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Udal aretoa lepo dago. Bozketa, isiltasunean, eta gero txalo zaparrada. Udal aretoan aginte makila hartu du alkate berriak. Gaurko saioan hauteskundeen osteko biharamuna antzeztu dugu, gertatutakoa imaginatu dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150615piperpolisbarcina.mp3 Deskargatu hemen 2gunBros Irrati Antzerki laborategian azken esperimentua izan dugu entzungai. Yolanda Erregina. Distopia lantzea izan da asmoa. Horrek 2020 urteko […]
Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]
Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso dugu, maiatzari dagokiona, eta bertako elkarrizketa nagusia Garikoitz Meabe Ibilaldiko koordinatzaileari egin diote, erredaktore-koordinatzaile Lur Malleak azaldu digunez. Erreportajeetan “Gure esku dago” herri-ekimena, eta Aitor Mazo aktorea agertzen dira. Horiekin batera ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Kultura eta irudi albuma. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen
