Datorren asteko astelehen eta asteartean izango da, EHUko Bizkaia aretoan. Bertan, gaur egungo egoera aztertu nahi dute, hemengoa zein kanpoko zenbait esperientzia ere. Iñaki Barcenaren ustez “eredua aldatu behar da” edo “aldatu behar dugu” jasangarritasuna lortzeko, eta horretarako demokrazia aplikatu behar da, demokrazia hizki handiz, jakina. Deskargatu hemen
Hilabetea: ekaina 2015
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) prentsaurrekoa egin du gaur Gasteizen “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” aurkezteko. Errezeta-liburu formatuan aurkeztua, EAEko gazteak ordezkatzeko sortutako instituzio honek 17 proposamen bildu ditu kalitatezko enplegua sortzeko. EGKko Amaia Elortzak kontatu digunez, dokumentua ekarpen berriei irekita dago. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solasamaiaelortza.mp3 Deskargatu hemen
Beroa Bilbora heldu da beraz gure lagunak Oskolak eta Karramarroik burua hondartzan daukate. Goazen haiekin gozatzera! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150613gaurezdagoeskolarikatorrarenipuina.mp3 Deskargatu hemen
Aurreko astean Loreak (2014) filma proiektatu zen Kafe Antzokian eta, hori dela eta, Itziar Ituño aktorearen bisita izan genuen gurean. Hemen dituzue berari lapurtutako hitzak, barreak eta ametsak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150603emakumeaknonahiiraiataitziarituno.mp3 Deskargatu hemen.
LOU REED. Mila esker. 201eko urriaren 27an hil zen Lou Reed. Handik urtebetera, eta Jonan Ordorikaren ekimenez,omenaldia baino, maitasun keinua den bilduma hau burutu zen musikari euskaldun eta estatubatuarrekin.Hemen daude Gorka Urbizu, Txuma Murugarren, Ruper ordorika, Anari, Maddi Oihenart, Andoni “Delirium”, Evaristo eta abar. Pedro Elias Igartua ekarri dugu saiora […]
Agurtzanek, Agustinek, Isabelek eta Iosuk landu dituztenak; itzuli erraz eta bitxia Guardiako aintziretatik, bildotsa txilindron erara prestatzeko errezeta, trikiti doinu goxoak belarriak eta ankak arintzeko edota larunbatean Bilbon izango den “Munduko Arrozak” egun- pasarako albisteak. Mieltxoren agenda osagarria ere bertan duzu lagun. Ondo igaro asteburua! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150613zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Munduko Arrozak jaialdia San Frantziskoko plazan eta inguruetan izaten da, eta aurten ere prest daude goizetik egitarauari ekiteko: mahaiak jarri, hasi paellak egiten, dantzak, kantak, kalejira, Paella txapelketa, bazkaria, eta gero gehiago. Aurten mugatu behar izan dute parte-hartzaileen kopurua plaza horretan egiten ari diren lanengatik, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. […]
Aste honi dagokiona, eta azalean Ivan Gimenezek esandakoa agertzen da. Asteko gaia “Elikadura burujabetza” da, eta Erdiko Kaieran Donostia 2016. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbileko “Ezkertiar estetikaz mobilizatzen da eskuina orain” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150612solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Elustondo Trikitilariak, Pop Staples, Buddy and Ella Johnson, Shonghai Blues eta Eskean Kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, John Hiatten eta Anje Duhalderen kantak entzun ditugu. Are gehiago, kontuan hartuta azken bi hauek uztailaren 2an Kafe Antzokian izango direla, Anjeri elkarrizketa egin dio Pedrok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150611soinugelahiat.mp3 […]
Ezpata eta zorroa. Ekintza, ezekintza eta bata eta bestearen ondorioak. Horretaz jardungo gara gaur, hirugarren denboraldiko hogeita zazpigarren Eremuz Kanpo honetan. Samuraiak lagun. Zuri beltzezkoak eta kolorekoak. Hori eta beltz eta zuri deritzegun azalak dituzten soldadu horiek. Argazkizkoak, marrazkizkoak, argi eta soinudun haragi imaginatuak zinema eta telebistako pantailetan. Jabeen alde, […]
