Esku artean dugu Prest! aldizkariaren zenbaki berria, bertan elkarrizketa nagusia Intxixu ikastolako gurasoei egin diete, ikastolak dituen arazoez mintzo dira bertan, aldizkariko koordinatzaile Lur Malleak kontatu digunez. Esaterako, lekuz aldatu ostean gimnasiorik ez duen San Inazioko institutu ondora eraman zuten. Ikastolan gero eta haur gehiago daude, baina ez du jolastoki […]

Igandean, ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Elgoibarren, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolatuta. Aurten, propio dituzten arazoak bideratzeaz gain, LOMCE eta Heziberriren aurkako borroka dute aurrean. Iganderako, goizean hasita, mundu guztiarentzako egitaraua prestatu dute, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solaslurdesimaz.mp3 Deskargatu hemen. Aurtengo jaiaren bideoa:

[Bilboko Kafe Antzokian Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrena ospatzeko zuzenean egindako saioa, edizio edo aldaketarik gabe, barretxo, eztul, distortsio eta beste poltergeistak bere horretan utzirik] Irratia. Zinema. Korapilo hori. Behinola Frank Zappak esan ei zuen musikaz idaztea arkitektura dantzatzea bezala zela. Pentsa, zer den, zinemari buruzko irratsaio bat egitea. Are […]

Jean Luc gurearen inguruan bueltaka, orbitan aritu ginen Eremuz Kanporen hirugarren denboraldiko hogeita bigarren saioan. Bi saio gehiago joan dira ordutik: John Zornen Filmworks sailari eskainitako esplorazioa eta Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari, III. Xerezadejaian Mikel Ayllonen liburu aparteko (eta ezin apartatuzkoan) oinarritutako irakurketan oinarritutakoa. Aldi berean tartean JLG 1 […]

Ludikotik jo dute, ohi bezala, Iosuk, Agusek, Agurtzanek eta Apolok. Leungane mendiaren altzotik ankak astindu, txangurro betea prestatu eta dastatu, Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” liburuari bistadizoa eman, LAIN taldearen “Tximeletak” diskoarekin belarriak gozatu eta Ibarrekolandako jaietan murgildu. Zer deritzozue? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150606zeingou.mp3 Deskargatu hemen  

Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu goizeko Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. Elikadura burujabetza, Ondarroako Piztiak taldea , Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta ikerlariak Martin Ugalde foroan eskainitako Euskal Estatugintza Feminista hitzaldia eta Elgoibarko Euskal Eskola Publikoaren jaia aipatu dizkigu Zabalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasasteane.mp3 Deskargatu hemen

Hauteskundeen ondoren, Bilboko EH Bilduk EAJrekin batzarrak egin ditu azken egunotan baina, Aitziber Ibaibarriagak komentatu digunez, bilera horretatik ez da gauza handirik atera. Bestalde, koalizio horrek San Frantzisko auzoan egingo duen bilera, Betean auditoria, eta Auzotarrok-ek egindako eskaera komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen